Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

19.12.24
Imagen
Ekonomia eta Ogasuna
Erakundea
Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa

Ermuko Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du behin-behinean 2025erako. Proiektua astearte honetan, abenduaren 17an, Osoko Bilkura saioan defendatu du gobernu taldeak, eta PSE-EE/PSOE (6) eta EAJ (3) alderdien aldeko botoak jaso ditu. Elkarrekin Ermuak (2) aurka bozkatu du, EH Bildu (4) abstenitu egin da eta PPko bi zinegotziak ez dira bilkuran izan.

Ermuko Udalaren 2025erako aurrekontua 25.794.703,91 eurokoa da; 2024koaren oso antzekoa, 26 milioikoa baitugu aurten. Beatriz Gamiz alkateak azpimarratu duenez, proiektu hori "ez da soilik zifra eta partida sorta bat, baizik eta ikuspegi politikoa eta herritarrekiko konpromisoa erakusten ditu". Gainera, eta orain arte lehen aldiz, aurrekontuan sartutako ekintza eta partida guztiek genero-ikuspegia jasotzen dute, zeharkako lehentasuna baita udal-politikek berdintasun erreala eta eraginkorra sustatuko dutela bermatzeko.

Dokumentuak 2025. urterako hainbat politika eta ekintza islatzen ditu, herritarrek parte-hartze prozesuen, arretarako kanalen, bileren eta lankidetza-guneen bidez ezarritako lehentasunak kontuan hartuta. Foro horietan agerian geratu da Ermuko bizilagunen kezka nagusietako bat mugikortasuna eta irisgarritasuna direla, eta, ildo horretan, Gamizek adierazi du 2025erako aurrekontuak bermatu nahi duela "pertsona guztiak duintasunez eta segurtasunez mugitu ahal izatea herrian, haien adina edo gaitasunak edozein direla ere". Horregatik, San Antonio auzoan igogailu bat eraikitzea eta hainbat espazio publiko eta espaloi egokitzea dira Udalak datorren ekitaldirako egingo dituen inbertsio nagusiak.

Espazio publikoen berroneratzea eta zaintza ere presente daude herritarren iradokizunetan, eta, horregatik, merkatu plaza biziberritzeko partaidetza prozesua, Bide Berdea eraikitzea, argiteria publikoa hobetzea eta herria garbitzeko eta mantentzeko ekintzak jasotzen ditu aurrekontuak.

Proiektuak, gainera, gizarte-zerbitzuetara, enplegura, kulturara eta gardentasunera eta herritarren partaidetzara bideratutako partidak handitzea jasotzen du, besteak beste.

Behin-behineko onarpena

Elkarrekin Ermua taldeak zuzenketa partzialak aurkeztu dizkio aurrekontuari, Mankomunitaterako garbiketa materialak erosteko, Udal Banku Publikoa, txakurren errolda eta "objektuteka" abian jartzeko eta liberatutako pertsonen soldatak %30 murrizteko proposamenak barne. Gobernu-taldeak atzera bota ditu proposamen horiek.

EH Bilduk, berriz, ez du zuzenketarik aurkeztu, baina aurrekontuak osatzerako moduan egindako aldaketa, partaidetza eta lankidetza azpimarratu ditu, nahiz eta azkenean proposamenik ez sartu amaierako proiektuan.

PSE-EE/PSOE eta EAJk osatutako gobernu taldeak proiektua babestu du (9 boto), Elkarrekin Ermuak (2) aurka bozkatu du eta EH Bildu (4) abstenitu egin da.

Aurrekontu orokorraren onarpenak barne hartzen ditu Udalaren kontuak, Promosa Sozietate Publikoarenak, aurrekontua betearazteko udal araua, eta Lanpostuen Zerrendaren aldaketa. Hasierako erabaki horren ondoren, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, herritarrek horren berri izan dezaten eta hogei egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen. Alegaziorik ez badago, dokumentua behin betikoa izango da epe horren ondoren.

Dokumentuak

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan
Imagen
Mar Alarcón jardunaldietako irekiera hitzaldian | Mar Alarcón en la ponencia inaugural de las jornadas
13.06.25
Talentua, berrikuntza eta talde-lana eskutik Ermua Talentic jardunaldietan

Hainbat arlotako 30 bat profesionalek ezagutza eta ideiak partekatu dituzte ekimenaren laugarren edizioan
Imagen
09.06.25
Ermua Talentic jardunaldiei ekiteko prest?

Talentua, ziurgabetasuna eta sareko lana izango dira ardatz ekainaren 11n eta 12an Izarra Centren