Udan Liburutegiak ordutegi berezia eta mailegu baldintza malguagoak izango ditu
Liburutegiak zerbitzu guztiak eskaintzen jarraituko du uztailean eta abuztuan, herritarrei kulturarako, ikaskuntzarako eta aisialdirako espazio irekia eskaintzeko konpromisoari eutsiz.
Liburutegiko udako ordutegia hau izango da:
- Uztailaren 1etik 10era:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: itxita
- Uztailaren 13tik abuztuaren 31ra:
- Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 14:00etara
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: itxita
Udan zehar, liburutegiak aisialdiaz gozatzeko duen eginkizuna indartzen du. Adin guztientzako liburu bilduma zabalaz gain, mahai-joko hezitzaile eta sortzaile ugari eskaintzen ditu. Azul, Catan, Kapla, Piu Piu eta beste karta-joko batzuk, partxisa, xakea eta puzzleak, besteak beste. Haur, gazte, familia eta helduentzat aisialdi partekatua eskaintzen dute.
Jolas horiek guztiak, gainera, astebetez eraman daitezke etxera, eta aukera ematen dute familiartean edo lagunekin gozatzeko, baita instalazioetatik kanpo ere.
Uda iristean, gainera, mailegu-baldintzak malgutzen dira, oporretan irakurketa errazteko. Hilabete horietan, pertsona bakoitzak maileguan eraman ditzakeen dokumentuen kopurua handitzen da, eta itzultzeko epea luzatzen da, irakurketa gehiago lasaiago egin ahal izateko.
Gogoan izan behar da, halaber, liburutegia klima-babeslekua dela herritarrentzat. Bere instalazioek espazio fresko, lasai eta irisgarria eskaintzen dute, atseden hartzeko, liburu bat irakurtzeko, prentsarako, aldizkarietarako, ikasteko edo, besterik gabe, tenperatura altuetatik babesteko.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da