Urteko lehen "Story Time" saioa Hannah Berry kontalariarekin

29.01.24
Udal Liburutegia
Ingelesezko ipuin saioa 4 eta 9 urte arteko haurrei zuzenduta dago

Ermuko Udal liburutegiak Story Time ingelesezko ipuin kontaketa zikloko urteko lehenengo saioa antolatu du larunbat honetarako, otsailak 3.

Funny Tales da kontaldiaren izenburua, eta 4 eta 9 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Hannah Berry ipuin-kontalaria arduratuko da saioa dinamizatzeaz.

Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da larunbatean 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da aldez aurretik tokia erreserbatzea 943 17 92 12 telefono zenbakira deitu, https://wa.me/34943179212 WhatsAppera edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzita eta haurraren izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefono bat zehaztuta. Azken datu hori jardueraren arduradunari luzatuko zaio, saioan edozein gorabehera gertatuz gero familiekin harremanetan jarri ahal izateko. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Ingelesezko ipuin-kontaketa saio hauen helburuak ahozko tradizioaren bidez irakurzaletasuna sustatzea eta ingelesa modu ludiko batean ikastea dira.

Etenak saihesteko, parte-hartzaileei puntualtasuna eskatzen zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat