Uztailak 22 eta 24: Jaietako gauetan tren gehiago eta zerbitzu bereziak jarriko dira Amorebieta eta Ermuko jaietarako

21.07.23
Logotipo corporativo de la empresa
Gizartea
Euskotrenek gaueko zerbitzua indartuko du bihar Zornotzan eta Ermuak jaiak direnez gero, eskariari aurre egin eta zerbitzua areagotzeko. Astelehen 'Santixauak' hasten direla-eta, gauez zerbitzu bereziak izango ditu

 

Ermuko Santixau eta Amorebietako Karmen jaiek direla-eta, Euskotrenek uztailaren 22 eta 23aren arteko gauean ohiko eskaintza osatuko duen gaueko zerbitzua indartu eta tren gehiago jarriko da, zerbitzu berezia eskainiz. Gainera, uztailaren 24 eta 25 arteko gauean zerbitzu berezia egongo da Ermuko jaietako eskariari erantzuteko

Larunbateko gaueko ohiko zerbitzuan Matiko/Bilbo–Deba–Matiko/Bilbo trenak izango bi orduan behin goizeko lehenengo orduetan, eta zerbitzu osagarriarekin indartu egingo da honako tarte hauetan zirkulazio bereziak jarriz:

  • Amorebieta–Traña–Zaldibar.
  • Ermua–Deba.

Amorebieta eta Bermeo arteko trenen zerbitzua larunbateko gaueko ohikoa izango da, hau da, trenak egongo dira bi orduan behin. Gainera, jende asko egongo dela aurreikusten denez,tren gehiago jarriko dira. Gau horretan jatorri edo helmuga Amorebieta Geltokia duten trenak egongo dira honako tarte hauetan (norabide bietan): Amorebieta–Bermeo, Amorebieta–Matiko/Bilbo eta Amorebieta–Deba.

Zerbitzu berezia uztailaren 24 eta 25 arteko gauean Ermuko jaiengatik

Ermuko jaietarako Euskotrenek uztailaren 24 eta 25aren arteko gauean ere zerbitzu berezia emango du Ermua eta Eibar artean. Trenak izango dira 30 minutuan behin, noranzko bietan.

Euskotrenek trena hartuko dutenei gomendatzen die aldez aurretik ordutegiak begiratu ditzatela aplikazio ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiagorako, erabiltzaileek honako hau egin dezakete: Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu eta Twitterreko @euskotren kontua kontsultatu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan