V. Komiki lehiaketaren saridunak ezagutzera eman ditu udal Liburutegiak

09.04.25
Udal Liburutegia
Hezkuntza
Gizartea
Sallabenteko ikaslea irabazle izan da Lehen Hezkuntzan eta OLHUIko bat Bigarren Hezkuntzan, saridunek, hurrenez hurren, 60 eta 90 euroko bonoa jasoko dute

Udalak udal Liburutegiaren bitartez antolatutako haur eta gazteentzako V. komiki lehiaketaren saridunak ezagutarazi ditu. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleen kategorian 25 lan jaso dira, eta San Lorenzo ikastetxeko ikaslea den Hassan Alik aurkeztutako "Uretako super heroiak" izeneko lana saritu da, kolorearen erabilera onagatik eta erakutsitako irudimen handiagatik; horrez gain, ingurunearen ikuspegi freskoa eta dibertigarria eman da, eta baliabideak ondo erabili dira.

Hassanek komikiak erosteko 60 euroko bonua jasoko du komikian espezializatutako liburu-denda batean, eta komikiaren edo ilustrazioaren munduarekin lotutako tailer edo ikastaro bat egiteko bonua.

Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako eta 1. mailako ikasleen kategorian, 3 lan aurkeztu dira, eta OLHUIko ikasle den Nerea Calderonek saria jaso du, "Boxeadora" izeneko lanagatik. Epaimahaiak saria ematea erabaki du, bere ezagutzagatik eta balioak helarazteko baliabideak erabiltzeagatik, komikiak errealitate ezberdinak ikusarazteko duen gaitasuna agerian jartzen duelako.

Nereak komikiak erosteko 90 euroko bonua jasoko du komikian espezializatutako liburu-denda batean, eta komikiaren edo ilustrazioaren munduarekin lotutako tailer edo ikastaro bat egiteko bonua. Ikastetxe biek komiki-sorta bana jasoko dute.

Gogoratu behar da otsailean liburutegiak antolatutako eta Martin Azpilikueta ilustratzaileak emandako komiki-ilustrazio tailerrean parte hartu zuten ikastetxeetako ikasle guztiei zuzenduta zegoela lehiaketa hau. Lehiaketaren gaia eta teknika librea zen eta lanak zuri-beltzean edo koloretan aurkez zitezkeen, A4 tamainako orrialde bateko edo biko luzerarekin.

Komikien balorazioa Martin Azpilikueta eta Kike Infame adituek egin dute. Lehiaketa hau liburutegiak otsailean, martxoan eta apirilean antolatzen duen komiki irakurketaren sustapenaren hiru hilabetekoaren parte da.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin