Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

08.05.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

Hamar taldek osatzen dute Vertigo Rock jaialdiaren hamazortzigarren edizioko kartela. Jaialdia indartsu itzuliko da eta berriz ere herriko erdigunean biziko da Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean. Kartel burua dira 1992an sortutako metal alternatiboko eta Mungiako taldea Π L.T. (Pi L.T. bezala ezagunago dena), zeinak bost album dituen. Eta MoonshineWagon Gasteizko heavy-bluegrass taldea.

Larunbata "Swamp" taldeko kideek irekiko dute 12:15ean, eta "Nemon" taldeko ermuarrek ordubete geroago, Bi emanaldiak kale izango dira. Aurten antolatzaileek bazkari herrikoia berreskuratuko dute herriko plazan 14:30etatik 16:00etara. Bazkalostean, musikaren mamia Martxoak 8 plazan bilduko da, "Slide", "Ziraun" eta "Kokein" taldeen emanaldiarekin, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan hurrenez hurren. 20:05ean "Mikosis" taldeak kontzertua emango du kalean.

Azkenik, hirugarren blokean, gaueko emanaldiak irekitzeko, 21:00etan "Norbac" taldeak joko du. Ordubete geroago, "The Clayton"ek jarraituko dio eta "PI L.T." k 23:00etan. Azkenik, gauerdia pasata "Moonshine Wagon" a jaialdia itxiko du.

Jaialdiaren antolatzaileek bi txosna jarriko dituzte edariak eskaintzeko, eta merchandising postua ere egongo da.

Jaialdiaren kartela eta ordutegi osoak lerro hauen azpian kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako