Xime Monzon eta banda entzun eta gozagai Lobiano Kultugunean

14.11.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Argentinako harmonizistak ‘Jazz Blues 2024’ zirkuituaren baitan joko du larunbatean

‘Jazz Blues 2024’ zirkuituak ‘Xime Monzón Blues Band’ izenekoa taldea ekarriko du Ermuko Lobiano Kulturgunera, datorren larunbatean, 20:00etan. Gaur Zornotzako Zelaieta zentroan joko dute, bihar Gazteluko ostatuan eta larunbatean -16- Ermuan. Ximez gain, Mauro Bonamico (Baxua eta ahotsa) Federico Verteramo (Gitarra eta ahotsa) eta Antonio Pax musikariek osatzen dute taldea, Argentinarekin batera 2011n hasi zenetik proiektu eta bakarlari gisa ibili direnak. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobianon, Kutxabanken webgunean eta kutxazain sarean.

Xime Monzón harmonizista eta abeslari argentinarra da, eta ibilbide oparoa egin du. Hainbat jaialditan hartu du parte: Brasilen, Mexikon, Txilen, Uruguain edo Argentinan, eta baita Alemanian, Frantzian, Austrian, Holandan, Espainian eta Belgikan ere, Europan. Ordutik, generoaren eta harmonikaren ezinbesteko erreferente gisa finkatu da, eta ‘Seydel’ harmonikoen (Alemania) ordezkari ofizial bihurtu da, munduko fabrikatzaile garrantzitsuenetako bat. Bere taldearen buru da duela 13 urte.

‘My Harp my Soul’ diskoa Xime Monzon Bandek ekoitzi zuen. Buenos Airesen grabatua Romaphonic estudioetan eta Brasilen argitaratua ‘Chico Blues Records’ zigilu entzutetsuarekin. 2023an ‘Xime Monzon Band’ kaleratu zuen zuzenean, ‘Thelonius Club Bs. As’, Blue Crawfish Records zigilu brasildarrak argitaratua. Ximek ere hainbat partaidetza ditu Blues eta Rock artista handien diskoetan. Entzutea plazer bat da eta beti merezi du!

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte