Imagen
XV. Aizkolari txapelketa izango igande honetan plazan
30.05.24
Kirolak
Erakundea
Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan
Udal kirol sailak antolatuta igandean -ekainaren 2an- 12:30etatik aurrera Orbe Kardinalaren plazan XV. Aizkolari Txapelketa izango da. Hiru bikotek indarrak neurtuko eta enborrak ebakiko dituzte: Ezpeleta-Beltza; Rekondo-Etxebarria eta Basozabal-Bihurri.
Lehiaketaren ondoren, Aroa Sanchez eta Garazi Ansa harri-jasotzaileen erakustaldia izango da. Kirol-ekitaldi hori urtero egiten zen San Martin azokaren barruan, baina azaroko eguraldiak normalean laguntzen ez duenez, udaberriaren amaierara aldatu da. Aurten ekainean egiten den lehen aldia da.
Ekitaldia "Bihurri Lanak" taldearekin elkarlanean antolatu da.
Lotutako albisteak
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Mantxibar-Oterreko eta Urkoko plan bereziek parte-hartze prozesua izango dute, herritarren ekarpenak jasotzeko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan