'Yllana' k 'Trash!' aurkeztuko du Antzokian, irudimenaren eta umorearen ikuskizuna

09.11.23
El cuarteto en una escena de la obra
Ermua Antzokia
Energiaz beteriko show honetan perkusioa, mugimendua eta umorea dira osagai nagusiak, 20:30etik aurrera

Yllana’ taldeak 'Trash!' antzezlana aurkeztuko du Ermua Antzokian ostiralean, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Sarrerak 12 euro balio du eta aldez aurretik eros ditzakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken eta bere orotariko kutxazain sarean edo leihatilan, emanaldia hasi baino lehenagora artean.

Trash! ikuskizun musikala da, publikoa birziklatzeak eta planetarekin konprometitutako bizimodu osasungarri bat eramateak duen garrantziaz kontzientziatzea nahi duena. Helburua da bertaratutako ikusleei gogoeta eragitea gure gizarteak duen gehiegizko kontsumismoaren inguruan. Irudimen handiko lau langilek erabilera berriak ematen dizkiete bertara iristen diren hondakinei. Bigarren aukera eta erabilera bat emango diete aterkiei, pilotei, erreminta-kutxei edo butano-bonbonei ematen, besteak beste, transformatu egiten dituzte eta asmamenez eta umorez betetako musika-zenbaki ikusgarrietan erabiltzen dituzte. Energiaz beteriko show honetan perkusioa, mugimendua eta umorea dira osagai nagusiak.

Ikuskizuna Yllanak eta Tötemek ekoitzi dute, eta partaide dira Bruno Alves, Gorka González, Frank Rodríguez eta Miguel Angel Pareja kideak.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako