Yllanak 'Passport' aurkeztuko du Antzokian; barrea hizkuntza unibertsala dela erakutsiz

06.11.24
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Bost kontinenteetatik Komedistanera doan bidaia zoragarriak 90 minutu irauten du. Ostiraleko 20:30etan

Yllana’ antzerki taldeak ‘Passport’ antzezlana aurkeztuko du ostiralean Ermua Antzokian, 20:30etatik aurrera. Sarrerak 12 euro balio du eta aldez aurretik eros ditzakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken eta zerbitzu anitzeko kutxazain-sarean edo leihatilan, emanaldia hasi baino lehen.

Yllanak bere bizitzaren zati handi bat darama munduan zehar bidaiatzen, eta bidaia horietan guztietan, ikuskizun honetan bizitako hamaika pasadizo oso dibertigarri bildu dituzte. Passport Komedistan izeneko herrialde batean biran dabiltzan 4 komikoren istorioa da.

Atzerriko herrialdean sartzeko arazoak Aduanan; hizkuntza ezezagunarekin arazoak jatetxe batean; zorigaiztoko hotelean ostatu hartzea eta funtzio baten aurretik eta ondoren atzerrian lan egitearen esperientziako pasadizoak laburbiltzen dituzte.

Passport mugak zeharkatzen dituzten artisten bizitzari egindako omenaldia da, mundu osoan barrea partekatzeko asmoz.
Hitzik gabeko komikotasun zorabiagarria publiko guztientzat!

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du