Zabalik da Abian Azoka, 700 ikasle baino gehiago hartzeko prest

28.02.24
Un alumno de mecanizado del IMFPB Ermua-Mallabia muestra su trabajo en la Feria Abian
Hezkuntza
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua
Ipuruako aparkalekuak eskualdeko Lanbide Heziketako eta Unibertsitate Heziketako bederatzi ikastetxeren eskaintza du ikusgai

Abian Debabarrenako Lanbide Heziketako Azokaren seigarren edizioak ateak zabaldu ditu gaur, asteazkena, otsailak 28 Eibarren, Ipuruako aparkalekuan. Eskualdeko zortzi udalek antolatutako ekimena da, Debegesa Garapen Agentziaren eta Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeen bitartez. Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak irekiera ekitaldian parte hartu du, ekimena antolatzen duten erakundeetako ordezkariekin batera.

Edizio honetan ere parte hartuko du Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak, Armeria Eskola, IMH, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Kardala Akuakultura Eskola, Mutrikuko Institutua eta OLH Eibar institutuarekin batera.

Berrikuntza gisa, 2024an, ohiko standei Debabarreneko unibertsitateko prestakuntza-eskaintza gehitu zaie, zehazki, EHUk Eibarren (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibar) eta Elgoibarren (Ingeniaritza Dualeko Eskola, IMH Campus) dituen ingeniaritza-graduak. Lehen, azoka Lanbide Heziketari buruzkoa zen soilik, baina kontuan hartuta ikasketa guztiak ibilbide beraren parte direla eta ikasleak lan-mundurako prestatzea dutela helburu, Debabarrenan eskaintzen diren unibertsitate-graduak gehitzea eta azoka bisitatzen duten pertsonentzako eskaintza zabaltzea erabaki da.

Eskualdeko DBHko eta Batxilergoko 700 ikaslek baino gehiagok bisita gidatuak egingo dituzte azoka honetan gaurtik hasi eta ostiralera bitartean. Debabarreneko prestakuntza-eskaintza zabala ezagutzera eman nahi da, kalitatezko eta lan-merkatuaren beharretara egokitutako kualifikazio-aukera gisa.

Azokaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da asteazkenean eta ostegunean. Ostiralean, aldiz, goizeko ordutegian bakarrik irekiko da, 10:00etatik 14:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan
Imagen
21.11.24
I´m Bizi!, zure etorkizunari aurre egiteko prest?

Amorebieta-Etxanok I’m Bizi proiektuko laugarren edizioaren egoitza izango gaur eta bihar