‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

09.07.25
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera

Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua izan da gaur goizean Gasteizen egin den sinatze eta aurkezpen ekitaldiaren buru. Ermua, Arrasate eta Amurrioko alkateek, Beatriz Gamizek, Maider Morrasek eta Txerra Molinuevok, hurrenez hurren, euren herria ordezkatu dute.

ZainSare proiektu pilotu bat da, etxez etxeko zaintza zerbitzuak duintzea, sektorea profesionalizatzea eta elkarri laguntzeko sare komunitarioak ehuntzea helburu duena. ZainLab izeneko ekimen zabalago baten parte da, eta tokiko sare hauek eraikitzea du helburu: erreferentzia, orientazioa, prestakuntza, elkarrekiko laguntza, bitartekaritza eta lan profesionalaren garapena zainketen eremuan.

Beatriz Gamizek sinatze ekitaldian adierazi duenez, “ZainSare ez da programa pilotu hutsa. Apustu politikoa da, eta bizitza erdigunean jartzen duen gizarte-eredu baten adierazpen zehatza. Nire ustez, zaintzarik gabe ez dago komunitaterik, ez dago garapenik, ez dago justiziarik. Zaintzaz hitz egitea egiturazko, generoko, klaseko eta jatorriko desberdintasunez hitz egitea da. Hainbat hamarkadatan zaintza-lanak etxean ikusezin bihurtu dituen ekonomiaz hitz egitea da. Lan hori emakumeen gain utzi da -migratzaileak gehienak-, soldata prekarioekin, babesik eta gizarte-aitorpenik gabe. Horregatik, ez dugu zalantzarik izan ‘ZainSareko’ kide pilotu izatearen inguruan. Ermuan uste dugu zaintzak itzaletik atera behar direla, politika publikoen erdigunean jarri eta eskubide bat gehiago izan".

Enplegu eta Gizarteratze sailburuorde Alfonso Gurpegik agurra egin eta hasiera eman dio sinadura-ekitaldiari. Jarraian, zinegotzi bakoitzak programari atxikitzeko agiria sinatu du eta argazki bat atera du lehendakariordearekin. Sinaduran eta aurkezpenean SSI Taldeak ere parte hartu du, Karmele Acedo zuzendaria buru izanik, Susana Moreno ikertzailearekin, Ana Peligros Prestakuntza arduradunarekin eta Mónica Navajas koordinatzailearekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik