Zaldibarko zabortegiari buruz erakundeak duen jarrera jakinarazi du Alkatea

21.06.23
La imagen muestra el lugar en el segundo aniversario
Erakundea
Agiri bat banatu du gaur agintari eskudunari "berehala behar diren berme guztiekin jarduteko eskatuz"

Ermuko alkateak idatzi bat zabaldu du gaur Zaldibarko zabortegiaren egoerari buruz herriko udalak duen jarrera jakinarazteko. Agiri horretan, agintaritza eskudunari eskatzen dio “berehala jardun dezala behar diren berme guztiekin, labirinto judizialean galdu gabe”. Hau da, segurtasunari eta osasunari lehentasuna emanez, irekitako prozesu judizialek beren bidea jarraitzea, azkenean dagokien erantzukizunak ebazteko.

Agiriak hitzez-hitz ondorengo hau dio:

"Zaldibarko zabortegiaren egungo egoerari buruz hedabideen jakinmina eta horren inguruan argitaratutako azken berrien harira, honako hau adierazi nahi dut:

Joan den ostiralean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailekoekin hitz egin nuela eta zuzeneko informazioa eskatu niela, elarrizketa horren berri eman nielarik udalerriko alderdi politikoei, egunean bertan egindako Bozeramaileen Batzorde batean.

Udalerriko bizilagunen interesak babesteko egiten ohi dudan lanean, herritar garen guztion segurtasuna eta osasuna garrantzitsuena dela sinetsita, hedabideetan argitaratutako albisteekiko nire kezka azaltzen dut. Era berean, adituek Zaldibarko zabortegian arriskurik txikiena dagoela ikusi eta ebatzi badute, Ermuko udalaren izenean aginte eskudunari honakoa eskatzen diot: ahalik eta azkarren jardun dezala eta une oro jakinaren gainean mantendu gaitzala; baita ere zer urrats edo neurri zuzentzaile hartuko dituzten egoerari konponbidea emateko eta arriskua saihesteko.

Udal honek agintaritza eskudunari eskatzen dio berehala jarduteko, behar diren legezko berme guztiekin, labirinto judizialean galdu gabe.

Halaber, jarduteko erantzukizuna norena den berehala argitzeko eta jarduera-plan bat lehenbailehen aurkezteko eskatzen dugu.

Ermuan, 2023ko ekainaren 21ean. Juan Carlos Abascal Candas, alkate".

 

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian