Zatoz ondo pasatzera! 2009tik 2012ra jaiotako gazteak ‘VR Bilbaora’ txangoa egingo

08.01.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Urtarrilaren 25ean, jarduera birtualak eta ihes-gela, Gazteria Zerbitzuaren eskutik

Udal Gazteria Zerbitzuak 'Virtual Bilbao' zentroan hainbat jarduera ludiko gauzatzeko irteera antolatu ditu 2009 eta 2012 urteen artean jaiotako -biak barne- hogei neskato-mutikoentzat, urtarrilaren 25ean. Parte-hartzaileek errealitate birtualeko jokoez gozatuko dute lehen orduan, eta ihes-gela batez, bigarrenean. Partehartzaileek proba horretan zorroztasuna areagotu beharko dute espetxe batetik irteteko. Jarduera gure udalak hartuko du bere gain, eta, beraz, doakoa izango da parte-hartzaileentzat. Aldiz, horiek bai ordaindu beharko dute Bilbora garraio publikoan egingo den joan-etorria -gomendatzen da BARIK txartela erabiltzea bidaia ordaintzeko-.

Proposamena hogei gazterentzat da eta izena ematen dutenek bertaratzeko konpromiso pertsonala hartuko dute, plazak mugatuak baitira. Izena emateko bi bide daude: udal liburutegira bertara joan edo galdetegia bete (karteleko QR kodeari jarraiki iritsi daiteke). Jasotzen den eskaera kopurua eskaintzen diren plazak baino gehiago badira, zerbitzuak zozketa bat egingo du interesdun guztien artean. Ermuan erroldatutako gazteek lehentasuna izango dute jarduera honetan. Parte hartuko dutenen zerrenda webgune korporatibo honetan argitaratuko dugu urtarrilaren 21ean, asteartean, eta izena eman dutenei ere jakinaraziko zaie posta elektronikoko mezu bidez.

Aisialdiko arratsalde alternatiboa izango da, adin kideen artean gozatzeko

Proposamena lagun berriak egiteko edo horietan sakontzeko aukera izango da. Aisialdirako, jolaserako eta teknologia birtualerako modu berrietara hurbiltzekoa baita ere. Loturak eta talde-lana sendotzea, erronkei aurre egiteko. Baita herritik irten eta beste leku batzuk ezagutzeko aukera ere.

Talde parte-hartzailea Kaltxangoko  geltokian bilduko da 15:40an Bilborako autobusa hartzeko. Gazteria Zerbitzuak puntualtasun eskatzen du, ustekabeak saihesteko.

Udaleko Gazteria Zerbitzuak jarduera honi buruz egon daitezkeen galdera edo zalantzei erantzungo die. Horrekin harremanetan jartzeko 689 04 25 71 telefono zenbakira deitu edo gazteria@udalermua.net helbide elektronikora idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu