Zine denboraldiko estreinu onenak Ermua Antzokian ikusgai

Abendua hilabete gako eta berezia da zinemaren sektorearentzat. Denboraldi honetan nobedade eta estreinaldi ugari izaten dira. Ildo horrekin bat, Ermua Antzokiak lau estreinaldi eskainiko ditu aste honetan. Horri esker, pantaila handiaz gozatu ahal izango dugu ostegunetik datorren astelehenera bitartean.
Ostegunean zineklubean 'El viejo roble' filma proiektatuko dugu jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Ken Loachek zuzendutako ekoizpen britainiarra. Bi sari jaso ditu: Seminci 2023an aktore onenaren saria eta Locarno 2023an publikoaren saria. Ingalaterrako ipar-ekialdeko herri bat, lana ematen zuen meatzea itxi egin zen eta sistemak abandonatuta utzi dituela sentitzen dute bertakoak, The Old Oak izeneko azken pub bat besterik ez da geratzen herrian. Osteguneko 20:30ean.
Atal komertzialari dagokionez, larunbatean eta astelehenean 19:30ean 'Saben aquell' filma ikusi ahal izango dugu, David Truebak zuzendutako azken lana. Film honek "Eugenio" umoregilearen lehen urteak kontatzen ditu. Eugenio Jofra bitxigile gazteak lineako autobus batean ezagutuko du Conchita. Bat-batean maiteminduko da eta biek hasten dute beren bizitzetako maitasun istorioa. Bartzelonan, 60ko hamarkadan. Drama biografikoa da, 109 minutu irauten duena.
Aste honetako bigarren proposamen komertziala 'Napoleon' luzemetraia da. Ipar Amerikako ekoizpena eta Ridley Scott zuzendariaren azken lana. Begirada pertsonala buruzagi militar frantziarraren jatorriari eta enperadore izateko igoera azkar eta gupidagabeari. Istorioa Napoleon Bonapartek bere emazte eta benetako maitasun bakarrarekin, Josefinarekin, zuen harreman adiktibo eta lurrunkorraren lentearen bidez ikusten da. Ia bi ordu eta erdi irauten du zintak. Larunbateko 22:00etan eta igandeko 19:30ean ikusi ahal izango dugu.
Amaitzeko, publiko gazteenarentzako saioan, igandeko 17:00etan, 'La Navidad en sus manos' filma proiektatuko dugu, Joaquín Mazónek zuzendutako ekoizpen espainiarra, non, besteak beste, Ernesto Sevilla, Santiago Segura eta Pablo Chiapella ezagunek parte hartzen duten. Gabonak baino egun batzuk lehenago, Aita Noelek istripua izan zuen lerarekin Madrilgo erdigunean eta ospitalera joan beharko du. Zorionez, gelakideak ordezkatu ahal izango dio Gabonetan egiten duen lanean. Familia osoarentzako aproposa.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu