Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

28.05.24
Cartel de la película Mamífera
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari

Ermua Antzokiak denboraldiko azken zine proiekzioa emango du aste honetan. Ostegunean zineklubaren saioan "Mamífera" zinta ikusi ahal izango dugu jatorrizko bertsioan azpitituluekin, katalanez baita. Estreinatu berri den eta 93 minutu irauten duen Liliana Torres zuzendariaren ekoizpen espainiarra da. Ezusteko haurdunaldi baten ondoren amatasunaren inguruko hausnarketa egiten duen drama da.

Sinopsia

Lolak bizitza zoriontsua du bikotekidearekin, Brunorekin, ustekabeko haurdunaldi batek bere asmo guztiak irauli arte. Nahiz eta Lolak beti argi izan duen ama izatearena ez doala berarekin, orain zalantzan jartzen dute gizartearen itxaropenek, eta bere barneko beldurrei aurre egin behar die. Klinikan hitzordua iritsi arte itxaron behar duen hiru egunetan, Lola bere lagunengana eta familiarengana hurbiltzen da bere erabakia berresteko asmoz. Brunok ere ez zuen inoiz bere burua aita bezala imajinatu. Orain arte.

Ermua Antzokiak bere programazio eszeniko, musikal eta zinematografikoari amaiera emango dio maiatzaren amaierarekin batera. Ekainean, uztailean eta abuztuan antzokia itxita egongo da, udako jarduera kulturalak eta ludikoak kalean gauzatzen baitira batipat. Irailean irekiko da berriro azpiegitura, udako etenaldiaren ondoren, berrituta eta gustu eta publiko guztietarako proposamen berri eta ilusionagarriekin.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
18.12.25
‘The 44 Dealers’, bluesarekiko pasioa

Kontzertua emango datorren larunbatean Lobiano Kulturgunean 20:00etan
Imagen
17.12.25
‘Macho grita’, musikal gogoetatsu eta dibertigarria

Datorren ostiralean Ermua Antzokian, 20:30ean