Zineaz gozatzeko asteburu luzean, lau film estreinatu berri ikusgai

11.10.23
Ermua Antzokia
Ermua Antzokiak lau nobedade eskainiko ditu aste honetan: "Creatura", "Passages", "Verano en rojo" eta "Abentura erraldoia" animazioa euskaraz

Ermua Antzokiak lau estreinaldi berri proposatzen dizkigu Pilarreko zubi honetarako. Ostegunetik astelehenera bitartean, sexu-identitateak ardatz dituzten gaiak  lantzen eta emakumeek zuzendutako bi film, serieko hilketei buruzko thriller bat eta marrazki bizidunetako bat ikusi ahal izango ditugu. Osteguneko zineklub saioan, Elena Martín errealizadorearen "Creaturas" izenburua ikusi ahal izango dugu, 20:30etatik aurrera. Aurten estreinatu den drama bat da, sexualitateari buruzkoa. Europako film onenaren saria jaso du Cannesko jaialdian. Bere bikotekidearekin etxe berri batera aldatu ondoren, Mila bere desioaren galera bere baitan dagoela konturatu da. Hortik aurrera, bidaia bat hasiko du, bere gorputzarekin adiskidetzeko itxaropenarekin.

Zine komertzialari dagokionez, larunbateko 19:30ean eta asteleheneko 20:30ean Ira Sachsek zuzendutako "Passages" filma ikusi ahal izango dugu. 2023ko ekoizpen frantziarra da; hirukote baten pasartea gerturatzen digun drama erromantikoa, osagai erotikoa eta jeloskortasuna dituena. Parisen filmatu zuen azken egunean, Tomas zinema-zuzendaria Agatherekin oheratzen da. Martin senarrari harro kontatzen dionean, hiruko harremana sortzen da, pasioak, jelosiak eta nartzisismoak markatuta.

Bigarren proposamen komertziala Belen Maciasek zuzendutako "Verano en rojo" thrillerra da. 2010eko udan Maria Ruiz komisarioak krimen ilun bati egin beharko dio aurre: gazte bat hilda agertu da. Ageriko identitaterik gabe. Ageriko aztarnarik gabe. Mugikorrik gabe. Mariaren ikerketa are gehiago korapilatuko da bigarren hilketa bat gertatzen denean. Marta Nieto, José Coronado eta Luis Callejorekin. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandean, "Abentura erraldoia" euskarazko zinta ikusi ahal izango dugu arratsaldeko 17:00etan. Peruko ekoizpena da, Eduardo Schuldtek zuzendua. Sebastian, Sophia eta Wawa txikiak ustekabeko eta aparteko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena.

Urriko zine programazioa.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu