Zorionak Imanol Alvarez eta Anne Erauskin!

17.03.25
Kirolak
Gizartea
Super Amara Bera Berak beste garaikur bat eskuratu zuen atzo eskubaloiko Erreginaren XLVI Kopa irabazita. Imanol Alvarez eta Anne Erauskin garaipen horren zati dira

Super Amara Bera Berak beste titulu berri bat eskuratu zuen atzo Granollerseko Palau d 'Esportsen jokatutako S.M. La Reina XLVI. Kopako finalean Replasa Beti-Onak taldeari 21 eta 30 irabazita. Talde donostiarraren bederatzigarren Erreginaren Kopa da eta hirugarrena jarraian.

Kirol lorpen horrek badu aletxo ermuarra, taldea Imanol Alvarez Arruti entrenatzaileak zuzentzen baitu; eta taldean Anne Erauskin Martinez eskuin muturreko jokalaria baitago. Erauskinek fase zoragarria egin du eta 9 gol sartu ditu, hiruna kopako partida bakoitzean.

Atzoko finala oso partida zirraragarria izan zen, abiadura handikoa. Talde nafarra bere lehen finalera iritsi zen eta partida osoan borrokatu zuen. Bera Berak bere partidarik sendoena sinatu zuen txapelketan eta eskarmentua erakutsi zuen Kopako tituluari ihes egiten ez uzteko. Ikusi xehetasunak Espainiako Eskubaloi Federazioaren kronikan.

2025eko Erreginaren Kopa Donostian jokatuko da eta Bera Bera izango da talde anfitrioia.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin