Zubiurre eta Zerukoa kaleak lotuko dituen igogailua azaroan izango da prest

07.11.24
Erakundea
Gizartea
Hirigintza
Esleipendunak kontratua beste hilabete batez luzatzeko eskatu du, linea elektrikoa bukatu gabe dagoelako, gabezia hori ezin dakiokeelarik berari egotzi

Zubiurre eta Zerukoa kaleak lotuko dituen igogailuaren instalazioa beste hilabete batez luzatuko da eta, ziurrenik, azaroan amaituko da. AMARBE, S.M. enpresa esleipendunak bost hilabeteko epea zuen lanak egiteko, maiatzaren 20tik kontatzen hasita. Kontratuan ezarritako bost hilabeteko egikaritze-epe hori 2024ko urriaren 20an amaitzen bazen ere, epea amaitu baino lehen enpresa esleipendunak azpiegitura entregatzeko epea seigarren hilabete batez luzatzeko eskatu du, berari egotzi ezin dakizkiokeen ezinbesteko arrazoiengatik. Udal honek luzapen eskaera onartu du eta azaroan jasogailu berria hartzea espero du.

Atzerapena eragin duen arrazoia instalaziorako elektrizitate-linea amaitzeke zegoela izan da. Linea hori prest dago, eta laster instalatuko den kontagailua falta da. Korronte elektrikoa ezinbesteko baldintza da igogailua martxan jarri ahal izateko.

Amarbe S.L.k erremateren batzuk ditu maldan, besteak beste, pintura-lan batzuk, baita kabinako sarreraren ezkerreko paretaren irregulartasunak estali eta konpondu ere. Erremateak amaitu ondoren, instalazioa zerbitzuan jarriko da.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
16.10.26
Diputazio kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak urriaren 19an, astelehenean, hasiko dira

Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Imagen
16.10.26
Ermuko trenbidea seguruago eta irisgarriago egiteko lehen urratsa

Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du