"Zuhaitzek dena dakite", urteko azken ipuin-kontaketa saioa

20.12.23
Udal Liburutegia
Jarduera larunbat honetan, abenduak 23, 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean

Ermuko Udal liburutegiak urteko euskarazko azken ipuin kontaketa saioa antolatu du, Arratsaldean kontu kontari zikloaren barne, larunbat honetarako, abenduak 23.

Saioaren izenburua Zuhaitzek dena dakite da, eta 3 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Birjiñe Albira kontalaria arduratuko da kontaketa dinamizatzeaz.

Jarduera 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean. Sarrera doakoa da, baina bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppa bidaliz https://wa.me/34943179212 edo mezu elektronikoa biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina zehaztuz. Tokiak izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira
Imagen
12.02.26
Tailerrak, zozketak eta erakusketak ardatz izango dira komikiaren hiruhilekoan

Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa