Aurrekontu parte-hartzaileak 2018

 

 

2018 urte honetan, berriz ere, herritarren ekarpenak biltzeko bidea ireki dugu Ermuko Udalean, udal aurrekontuen lehentasunak finkatzen lagunduko diguna.

Hortaz, eskatzen dizuegu inprimaki honetan adieraz dezazuen hurrengo urterako dituzuen kezkarik handienak, lehentasunak eta gure Udala hobetzeko proposamenak.

Ekarpen horiek kontuan izango ditugu 2018ko Udal Aurrekontuak prestatzerakoan, ziur baikaude Ermua hobetzen lagunduko digutela.

Eskerrik asko

Presupuestos participativos

 

Helburuak

  • Ermuko herritarrek 2018an lan egiteko lehentasunezkotzat jotzen dituzten esparruak ezagutu nahi ditugu.
  • Gainera, eremu horietan jarduteko, pertsonek helarazi nahi dizkiguten proposamen zehatzak jasoko ditugu.

Udal-gobernuak erabakiko du udal-aurrekontuan zeintzuk sartuko diren, proposamenen bideragarritasun teknikoa aztertu ondoren.

Parte-hartzaileak

Baldintza hauek betetzen dituen pertsona oro:

  •  Ermuan erroldatuta egotea
  •  18 urte izatea

Prozesu honetan parte hartzeko, pertsonei identifikatzeko eskatuko zaie, izen-abizenak eta NANa adierazita.

Parte-hartzeko bideak

  • Etxe guztietan postontzietan jarriko dugun paperezko galdetegia betez.
  • Nahiago baduzu, udalaren webguneko online galdetegia betez.

Galdetegiak aurkezteko epea: otsailaren 12tik 18ra.

Paperezko galdetegiak leku hauetan aurkeztu daitezke:

  • Abiapuntun, Lobianon, liburutegian eta kiroldegian prestatutako kutxetan
  • Postetxean utziz (ez da behar frankeorik)  
  • Leku eta data hauetan dauden karpetan:
    • Otsailaren 14an, asteazkena, Patxi plaza, San Pelaio eta San Lorentzo:
      18etatik 20etara
    • Otsailak 15, osteguna, Patxi plazan: 18etatik 20etara
    • Otsailak 16, ostirala, Patxi plaza, San Pelaio eta San Lorenzo: 18etatik
      20etara

Emaitzak

Emaitzak kontuen eta ogasunaren batzorde bereziaren saio informatiboan aurkeztu ziren, 2018ko maiatzaren 23an. Saiorako esteka.

Formulario