Aurrekontu parte-hartzaileak 2022
2022ari ilusioz egingo diogu aurre, eta pandemiaren ondorengo aro honetan, udal mailan planteatzen zaizkigun erronkei aurre egin ahal izatea espero dugu, inor atzean gera ez dadin.
Horretarako, funtsezkoa da guztion lana, eta ildo horretan, zuen ekarpenak izaten jarraitu nahi dugu aurten ere 2022ko udal aurrekontuak prestatzerakoan.
Zuen lehentasunak eta ekintza-proposamen zehatzak ezagutzea lagungarria izango litzaiguke.
Zuen laguntza eskertzen dizuegu

Helburuak
- Ermuko herritarrek 2022an lan egiteko lehentasunezkotzat jotzen dituzten esparruak ezagutu nahi ditugu.
- Gainera, eremu horietan jarduteko, pertsonek helarazi nahi dizkiguten proposamen zehatzak jasoko ditugu.
Udal-gobernuak erabakiko du udal-aurrekontuan zeintzuk sartuko diren, proposamenen bideragarritasun teknikoa aztertu ondoren.
Parte-hartzaileak
Baldintza hauek betetzen dituen pertsona oro:
- Ermuan erroldatuta egotea
- 18 urte izatea
Prozesu honetan parte hartzeko, pertsonei identifikatzeko eskatuko zaie, izen-abizenak eta NANa adierazita.
Parte-hartzeko bideak
- Etxe guztietan postontzietan jarriko dugun paperezko galdetegia betez.
- Nahiago baduzu, udalaren webguneko online galdetegia betez.
Galdetegiak aurkezteko epea: urriaren 29tik azaroaren 7ra.
Paperezko galdetegiak leku hauetan aurkeztu daitezke:
- Abiapuntu, Lobiano eta kiroldegian prestatutako kutxetan
- Postetxean utziz (ez da behar frankeorik)
- Leku eta data hauetan dauden karpetan:
- Azaroak 3, asteazkena, Patxi plaza, San Pelaio eta San Lorenzo:
18etatik 20etara - Azaroak 4, osteguna, Patxi plaza eta San Isidro: 18etatik 20etara
- Azaroak 5, ostirala, Patxi plaza, San Pelaio eta San Lorenzo: 18etatik
20etara
- Azaroak 3, asteazkena, Patxi plaza, San Pelaio eta San Lorenzo: