Ekonomi Sustapena

Zertarako gaude?

 

Ekonomi Sustapen alorrean, Ermuko enpresek etorkizun oparoa izan dezaten eta kalitatezko lanpostuak eskaintzen dituzten enpresa berriak erakarri ahal izateko lan egiten dugu.

 

Zer lortu nahi dugu?

Pertsona guztiek Ermuan euren gaitasunak lantzeko eta ahal duten guztia eskaintzeko aukera izatea nahi dugu, gizarte hobea eta oparoagoa lortzeko. Era berean, Ermuko industria indartsua eta etorkizunekoa izatea nahi dugu.

Zer eskaintzen dugu?

Ermuko enpresei laguntzen diegu:

  • Hobeak izaten eta beren erronkei erantzuten.
  • Berritzaileak izaten, kalitatezko lanpostuak sor ditzaten.
  • Beren lanpostuetarako pertsona egokiak aurkitzen Enplegu Agentziaren bidez.

Enpresa edo negozio bat sortu nahi duten pertsonei:

  • Ermuan ekintzaile izan daitezen laguntzen dugu.
  • Prestakuntza eskaintzen dugu pertsonek beren enpresak eta negozioak arrakasta handiagoz sortu ahal izan ditzaten.
  • Enpresa eta negozio berriek Ermuan geratzeko aukera izan dezaten guneak eskaintzen ditugu.

Merkataritza eta ostalaritza:

  • Beren jarduerarekin jarrai dezaten laguntzen diegu, garai berrietara egokituz.

Gazteenei:

  • Ermuko gazteek gizarte hobea sortzeko prestakuntza eta gaitasun egokiak izan ditzaten laguntzen dugu.
Contacto

Nabarmenduak

Albiste nabarmenak