Imagen
San Antonioko Ermita
Eraikin honi buruzko idatzizko aurreneko testigantza 1626koa dugu. Jatorrian San Sebastian eta San Antonio gurtzen zituen, 1936. urtean desakralizatu, funtzio erlijiosorako indargabetu eta ermita izaera galdu zuen arte.
Itsasontzietarako osagai-tailerrera eraldatua, 1989ra arte bere jarduera industriala izan zen.
Egun arrastorik geratzen ez den arren, kanpoaldean arkupe bat ere izan zuen.
Aspaldiko sasoietan, Gipuzkoatik Ziortzara arteko Errege Bidea bere ondotik igarotzen zen eta baita Compostelarako Done Jakue bidearen adar bat ere. Herriko kanposantua bertan egon zen, 1893an Santa Ana auzoko Estartapekoa egin zen arte.
Imagen
