San Pelaio Ermita

Ermitari buruzko idatzizko lehen aipamena 1691koa da, eta agiriak aditzera ematen duenagatik, aspaldi eraikia izan zen, ordurako jausteko arriskuan baitzegoen.

Sallabenteko ermita eraikitzeko sobratutako marabediekin konpontzea pentsatu zen, maileguan utzita, baina asmoak bertan behera geratu ziren itxura denez, lau urteren buruan ermita behea jota zegoelarik.

Gotzainak zortzi hilabeteren barruan altxatzeko agindua eman zuen, eta 1960. urte ingurura arte tente egon zen, etxeak eraikitzeko bota zen arte. Santiago Apostoluaren parrokiaren jabetzakoa izatera iritsi zen.

Ermita kokatzen zen jatorrizko lekutik gertu San Pelaioren irudia gordetzen duen kapera txiki bat eraiki zen, 1968. urteko uztailean inauguratu zena. Irudia 4 x 3,36 metroko esparru batean aurkitzen da, burdinezko hesi batekin babestuta, San Pelaio kaleko 40. zenbakian.

Imagen
Ermita de San Pelayo