Xedea
Herritarrei eta komunikabideei erakundearen jarduerari eta udal-zerbitzu publikoen prestazioari buruzko informazioa eskaintzea, udalaren webgunearen eta erakundeak dituen beste kanal batzuen bidez.
Harremanak koordinatzea erakunde publikoekin, izaera sozial eta politikoko kolektiboekin eta gainerako gizarte-eragileekin.
Helburuak
-
Ermuko biztanleei erakundearen eta udalerriaren egungo egoerari eta kudeaketari buruzko informazioa eskaintzea.
-
Informazio publikoa eskuratzeko eskaerei epean erantzutea.
-
Gobernu-organoen saioak publikoki eskaintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.
-
Alkateak udalaren ordezkari instituzional gisa parte har dezan erraztea, udalaren jarduerari balioa ematen dioten beste erakunde publiko edo pribatuekin egiten diren ekitaldietan.
Zerbitzuak
-
Erakundearentzat eta udalerriarentzat interesgarriak diren edukiak sortzea eta zabaltzea.
-
Informazio eskuratzeko eskaeren kudeaketa.
-
Gobernu-organoen bilkurak transmititzea eta grabatzea, hala nola, Informazio Batzordeak eta Osoko Bilkurak.
-
Alkatearen agenda kudeatzea.
-
Ekitaldi instituzionalak antolatzea.

943 17 91 57 - Alkatetza