Besteen moduko egun bat da; dena oso lasai doa harik eta istripu latza gertatu arte. Hiru urte geroago, neska gazte batek gertaturikoa gogoratzen du, eta hura dagoen egoera zailak lotura estua du iraganeko istripu harekin. Halabeharrez, auzokide batek neskari eta kaleko beste herritar batzuei eginiko argazkiak dituen kutxa bat heldu da bere eskuetara. Ohikoa zirudiena apartekoa da irudi horietan.
Hileko nobedadeak
Gizon bat hilik datza Madrilgo Casa de Camporen erdian, prostituta baten ondoan. Bi emakumek ihes egiten dute. Horietako batek, Clarak, gogoratu egiten du ez orain dela denbora luzea norbaitek hari esandakoa: hil berria zen bere aitak erlazioa duela Ramos izeneko batekin, beti kontu zikinetan dabilen Ramos horrekin. Clarak Gerardo Canabal bere aitaren istorioa ikertzen du: bere aita Ifni medikua zeritzon, 1960ko urteetan kolonien garaiko Afrikara iritsi zen mediku militarra. Azkenean, Fronte Polisarioko kide egin zen orain dela gutxi hil den arte.
Siete domingos rojos liburuak greba orokor baten istorioa kontatzen du, mitin bat galarazi nahi zuen poliziaren kontrako istiluetan hil ziren hiru langileen heriotzaren kontra protesta egiteko deituriko grebaren istorioa. Izenburuaren esanahia begi-bistakoa da: zazpi ez dira asteko egunak bakarrik, zenbaki magikoa ere bada, Bibliakoa; domekan ez da lanik egiten, aparteko eginkizuna dago, mundu berri iraultzailea sortzea; gorriak dira indarkeriagatik, heriotzagatik eta kausaren alde dena emateagatik.
Detektibe-istorio umoretsu eta ganberroa egin du Jon Arretxek, orain bi urte plazaratu zuen Manila konexioa haren ildotik.Simon Artabe eta bere laguntzaile Etxebe, munduko ikertzaile xelebre eta kalamidadeenak kasu berri bat argitu nahian dabiltza, direnak eta ez direnak lardaskatuz eta endredatuz.Mandeuli Urdina aurkitzeko eskaria egin diete detektibe biei, hori zer ote den ez badakite ere, eta bilaketak Basauri aldera eramango ditu, hango bazterrak nahastera.
Nathan eta Tom osaba-ilobak dira. Osaba dibortziatuta dago eta bizitzan gorabehera franko bizi izan eta gero, ezertan askorik sinesten ez duela, biriketako minbiziaren putzutik burua ateratzen aurkitzen dugu bere haurtzaroko Brooklynen. Bakarrik. Iloba, berriz, ikasle garaian oso gora igo behar zuela ematen zuena, behera-behar geldiezin batean dago. Bakarrik hau ere. Brooklynen, halabeharrez. Hirukotea osatzen duena, Harry, iragan iluneko arte faltsutzaile izandakoa da, eta, gaur egun, Tomen ugazaba, bigarren eskuko liburu-denda batean.
Kode deszifraezinik egon daiteke? Informazioa ezinbestekoa den mundu batean, hitz xume bat arma boteretsuena bihurtzen da. Susan Fletcher Nazioko Segurtasun Agentzia (NSA) ultrasekretuko kriptografo onenak ezin du sinetsi bere arduraduna, Agentziako zuzendariordea, esaten ari zaiona: ezagutzen den
Nahum-ek —Jesusen hiriak— etapa berria zabaltzen du Caballo de Troya sailean. I.go mendeko Palestinara bidaia egin zuen soldadu iparramerikarrari buruzko zazpigarren lanean egoera goitik behera aldatzen da. Bilbea erakustea ez da komeni. Baina esan diezazukegu Nahum irakurtzea erabakiz gero dauzkazun erlijio-sinesmenak kolokan geratuko zaizkizula, zorionez. Ofiziala eta ortodoxoa den ezerk ez dauka loturarik Caballo de Troyan idatzita dagoenarekin.
1959ko azaroaren 15ean, Clutter familiako lau kideak erail zituzten beren etxean. Itxura baten, krimenek ez zuten arrazoirik, eta hiltzaileak zeintzuk izan ziren jakin ahal izateko giltzarririk ere ez zuten aurkitu. Bost urte beranduago, bi gizon urkatu zituzten, errudun izateagatik. Gertaeretatik abiatuta, eta ikerketa zehatzak egin ostean, Truman Capotek bere karrera irauli zuen nobela hau idatzita; herrixkaren eta biktimen erretratuak marraztuz, eta, batez ere, psikopatak marraztuz, beren soslaiak ezin hobeto eginda daudelako.
Lehenengo pertsonan idatzita, Carolina Oteroren ezkutuko egunkari erotikoa osatzen du nobelak. Neskamea, dantzaria eta prostituta; bere zoriontasun falta ordezkatzeko bere edertasuna salerosten jakin zuen emakume bat deskribatzen du, ‘gizon irensle’ ospetsua. Alfonso XIII.ak, Belgikako Leopoldo II.ak, Errusiako Nicolas I.a zarrak eta Alemaniako Guillermo II.a kaiserrak burua galdu zuten emakume horrengatik.