Folkez Blai 2022

Imagen
folkez blai portada

Aurkezpena

Ermuko Udalak, herriko folk musika taldeekin lankidetzan, Folkez Blai folk taldeen XVII. lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea.

Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazioak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; eta bigarrenean, finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek eta aurreko edizioko talde irabazleak ere kontzertua eskainiko dute lehiaketako taldeek egingo duten oholtza beretik.

Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 9tik 11ra bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.

Oinarriak

  1. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute bere errepertorioan folk musika duten talde guztiek, estilo eta modalitate anitzetan, baldin eta gehienez ere bi disko argitaratu badituzte.
  2. Lehiaketako taldeek lau abesti jasotzen dituen grabazioa bidali beharko dute, eta abesti horietatik gutxienez bik originalak (propioak) izan beharko dute. Bidalketa horretan taldearen historiala, argazkia, helbidea, harremanetarako posta elektronikoa eta telefono bat adieraziko dira. Materiala Ermuko Udaleko Kultura Sailera bidaliko da ondorengo helbidera: Lobiano Kultur Gunea. Goienkale 10, 48260. Ermua (Bizkaia). Posta elektronikoz ere bidali ahal da plopez@udalermua.net helbidera idatzita. Gutunazalean nahiz mezu elektronikoan Folkez Blai, Folk taldeen XVII. Lehiaketa adierazi beharko da titulu gisa.
  3. Grabazioak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era bitartekoa da.
  4. Lehiaketako epaimahaiak 6 talde aukeratuko ditu bigarren fasean parte hartzeko. Fase horretan taldeek zuzenean jo beharko dute aurtengo irailaren 9, 10 eta 11n, Orbe Kardinalaren plazan egingo den jaialdian. Talde bakoitzaren emanaldiak gutxienez 45 minutu iraungo du eta ordu betea (60 minutu) ez du gaindituko.
  5. Lehiaketaren bigarren fasean talde bakoitzak eman beharreko emanaldiak noiz izango diren (egun eta ordu zehatza) epaimahaiak erabakiko du eta aldez aurretik jakinaraziko zaie partaideei.
  6. Sailkatuta suertatu arren sarituak ez diren talde guztiek 400€ jasoko dituzte, emanaldia egiteko Ermuraino etorri behar izanagatik laguntza moduan.
  7. Lehiaketaren bigarren fasea hasi aurretik, horretan parte hartuko duten taldeek lehiaketara aurkeztutako abestiak propioak direla jasotzen duten agiria sinatu beharko dute. Zuzeneko emanaldian eurenak propio diren abestiak eta ez diren gainerakoak ere interpretatu ahal izango dituzte.
  8. Finalera iristen diren taldeek lehiaketara aurkeztutako grabazioan bildutako lau abestiak jo beharko dituzte zuzeneko emanaldian.
  9. Epaimahaia beren beregi eratuko da, herriko folk taldeetako kideekin eta Udaleko ordezkari batekin. Honek, bere azken erabakia eta lehiaketako irabazlearen ezagutaraziko ditu, irailaren 11n.
  10. Bi sari banatuko dira: lehenengoa 3.000 eurokoa izango da, eta bigarrena, 1.500 eurokoa (zergak barne).
  11. Talde irabazleak Folkez Blai jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartuko du gonbidatu gisa. Data eta katxeta antolakuntzaren eta taldearen artean adostuko dira.
  12. Epaimahaiak lehiaketa osoa edo lehiaketako sariren bat hutsik uztea erabaki dezake.
  13. Lehiaketan parte hartzeak lehiaketa arautzen duten oinarriak onartzea dakar. Oinarriak interpretatzerakoan zalantzarik sortzen bada, epaimahaiak kasua aztertu eta erabakia hartuko du.

Programa

  • Irailak 9, ostirala
    • 18:30: Sheila Patricia (Galizia)
    • 19:45: The Taverners (Gaztela-Leon)
    • 21:00: Caamaño & Ameixeiras (Galizia) -Talde gonbidatua-
  • Irailak 10, larunbata
    • 18:30: Batea (Galizia)
    • 19:45: Trikitrí (Galizia)
    • 21:00: Septeto Santiaguero (Kuba) -Talde gonbidatua-
  • Irailak 11, igandea
    • 12:30: ‘Matraka Culinary Center’ Trakamatraka (Euskadi) -Artista gonbidatua, familiarentzako kontzertua
    • 12:30: Kalejira: Bentazaharreko mutiko alaiak + Foulareda + Alboka musika eskolako trikitilariak
    • 18:30: Algaire (Asturias)
    • 19:45: Kuttune (Euskadi)

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean