Azken sarrerak Porrotx eta Marimototsekin 35 urtetako abenturak ospatzeko
Gure pailazo talde gustukoenak 35 urte bete ditu eta ostiral honetan Urteak bete, abenturak bizi ikuskizunarekin ospatuko dute urtebetetzea Ermuan. Pirritx gurekin egongo ez bada ere, ez dira faltako kantuak, dantza eta haur guztien parte hartzea Porrotx eta Marimototsekin.
Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea, eta hori izango da gure ospakizuna: beste abentura bat bizitzea, abentura bat gehiago.
Aurreko ikuskizunekin gertatu bezala, Porrotx eta Marimototsek bi saio eskainiko dituzte ostiral honetan, martxoak 24, gure herrian: bata 17:00etan eta bestea 19:00etan.
Bi saioak sarrera guztiak agortzear daude. Ikuskizunera joan nahi baduzu, erosi txartelak 6 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, aurretik amaitzen ez badira, Ermua Antzokiko leihatilan emanaldiak hasi baino ordubete lehenagotik.
Lotutako albisteak
‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte
Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu