Abuztu honetan ere, udako zinerik onena ikusgai plazan
Ermuko Udaleko Kultura Alorrak aire zabaleko zine onenaren aldeko apustua egin du uda honetan ere. Abuztuko astelehen eta asteazken guztietan, Orbe Kardinala plaza izarren azpiko zinema areto bihurtuko da. Ohi bezala, saioak 22:00etan hasiko dira, eta sarrera doan izango da.
2025eko Udako Zine Zikloa publiko eta gustu guztientzat diseinatu da, egile-zinema, proposamen familiarrak, euskarazko filmak eta akziozko film handiak uztartzen dituen pelikula sorta batekin. Zazpigarren arteaz lagunartean gozatzeko pentsatutako programa, gertuko eta udako giroan.
Aukeratu diren filmak honakoak dira:
- Abuztuak 4, astelehena: El maestro que prometió el mar
- Abuztuak 6, asteazkena: Migrazioa (euskaraz)
- Abuztuak 11, astelehena: Furiosa: de la saga Mad Max
- Abuztuak 13, asteazkena: Del Revés 2 (Inside Out)
- Abuztuak 18, astelehena: El bus de la vida
- Abuztuak 20, asteazkena: Buffalo Kids (euskaraz)
- Abuztuak 25, astelehena: 20.000 especies de abejas (V.O.S.)
- Abuztuak 27, asteazkena: El especialista
Doako kultur proposamena da, aire zabalekoa eta bizilagunak eta bisitariak istorio onen inguruan biltzeko pentsatua. Kultura Alorrak parte hartzera eta esperientzia kolektibo horretaz gozatzera animatu nahi ditu herritar guztiak.
Zinema ere komunitatean bizi daitekeelako.
Uda honetan... plazan ikusiko dugu elkar!
Lotutako albisteak
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan