Alkatea Belgika eta Holandara, erakundeen arteko bisitaren barne

25.05.05
Erakundea

Carlos Totorika Izagirre Belgika eta Holandan izango da datozen egunotan, erakundeen arteko bisita baten barne. Bidaia gaur hasiko da eta datorren igandera bitartean luzatuko; hortaz maiatzaren 25etik 29ra arteko lau egunetako bidaia izango da.Ermuko alkatea Herbereheetan izango da Autonomia Erkidegoko udal arduradun talde batekin. Udal ordezkarien helburua Holandako Udalerrien Elkartea (VGN izenekoa) eta horrek duen funtzionatzeko modua ezagutzea da. Halaber, ordezkariek Dordrecht (Holanda) udalerriak hango mankomunitateen bitartez martxan jarri dituen esperientziak haien kokapenean bertan ezagutzeko aukera izango dute. Udaletako ordezkarien talde honek Europako Parlamentua bisitatuko du eta alderdi ezberdinetako eurodiputatuekin bilduko da, organo horren funtzionamenduari buruz zuzeneko azalpenak jasotzeko xedez.

Totorika ilusionaturik agertu zen bidaiari ekin aurretik eta “Europako hainbat udalerrietan dituzten esperientziak zuzenean ikusi eta ezagutzeak, gure herritarren ongizatean eragingo dituzten etorkizuneko lan-ildoak diseinatzeko lagungarri izango zaigula” adierazi du.

Bidaia eta bisitak EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, antolatu ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako