Toki-garapeneko III. jardunaldiak
Toki-garapeneko jardunaldien III. edizioa hartuko du Ermuak, urriko hilabetearen lehen astean. Enplegu eta Eragintza udal alorrak antolatutako programak (Europako Gizarte Funtsaerekin batera finantziatuta) “toki-garapena eta bere dimentsio soziala” hartuko ditu ardatz eta hizpide, bi egunetan zehar. Programak aurreikusten duenez, bertan parte hartuko dute enpresariek, sindikatuak, politikariek eta administrazio ezberdinak, guztien artean “norabide eta jomuga berdinerantz lan egiteko lan ildoak zehazteko helburuaz”. Jardunaldiak udaletxeko atikoan egingo dira urriaren 6an eta 7an, ostegun eta ostiralean, hain zuzen ere. Parte hartzeko interesa duten pertsonek, gaurtik bertatik eta datorren irailaren 29ra bitartean, izena eman dezakete web-gunea honetan bertan. Parte har dezaketen pertsonen kopurua mugatua izango da. Programan aurreikusita daude hitzaldiak eta horietan esandakoaren analisia, hitzaldi eta mahai-inguruen bitartez jorratuko da.
Jardunaldietan, besteak beste, parte hartuko dute: Gemma Zabaleta parlamentarioa; Juan Carlos Mato, Lan eta Gizarte gaietarako ministeriokoa; Eduardo Ruíz, prestazioetako azpizuzendari orokorra INEMen; Luis Fernando Consuegra, Eusko Jaurlaritzako Gizarte zerbitzuetako sailburuordea eta Ermuko alkatea, Carlos Totorika.
Lotutako albisteak

Hainbat arlotako 30 bat profesionalek ezagutza eta ideiak partekatu dituzte ekimenaren laugarren edizioan

Talentua, ziurgabetasuna eta sareko lana izango dira ardatz ekainaren 11n eta 12an Izarra Centren

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian