-Udako liburua- aukeratzeko lehiaketa
Udal liburutegiak aurtengoan ere “Udako liburua” izenaz ezagutzen den lehiaketa antolatu eta iragarri du. Lehiaketa horren bidez irakurle eta erabiltzaileek uda honetan irakurri dituzten liburuetatik gustukoena proposatzeko aukera izango dute. Irakurle eta liburutegiko bazkideek urriaren 14ra bitartean dute epea beren proposamenak aurkezteko. Parte hartu nahi duten pertsonen liburutegiak plazaratu duen fitxa-eredua bete eta entregatzea besterik ez dute. Proposatu daitezkeen tituluak liburutegiak berak udarako argitaratutako gidan gomendatzen zituenetatik edo bestelakoak izan daitezke. Azken aukera hori egiten dutenek, autorearen izena eta liburuari dagokion bibliografia-datuak adierazi beharko dituzte. Parte hartu nahi dutenek fitxak euskaraz nahiz gazteleraz betetzeko aukera dute.
Parte hartzaile guztien artean sei liburu zozketatuko dira, lehiaketa ixten den egunean bertan, hots, urriaren hamalauan (ostirala).
Lotutako albisteak
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da
Liburutegiak haur eta familia irakurketa kluben beste edizio bat jarriko du abian. Ipuinez eta liburuez elkarrekin gozatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proposamena