Enpresa-proiektuen I. lehiaketa ekintzaileentzat

28.09.05
Ekonomi Sustapena

Udal honek Enpresa-proiektuen I. lehiaketadeitu du, adin nagusiak izan eta Ermuan enpresa jarri nahi duten guztientzat. Lehiaketaren helburua bikoitza da, batetik, enplegu egonkorreko enpresa-ekintzaileen jarduerak sustatzea eta, bestetik, sortzaileak izan daitezkeenei proiektuok abiarazten laguntzea. Lehiaketan bi sari emango dira, lehena 9015 eurokoa eta, bigarrena, 3005 eurokoa. Sariak, ‘Ekintzaileen Astean’ deritzan ekimenaren barne banatuko dira, zeina azaroaren 7tik 11ra bitartean Ermuan garatuko den.

Parte hartu ahal izango dute Ermuan enpresa jarduera berri bati ekin nahi dioten 18 urtetik gorako guztiek. Lehiaketa zabalik dago ermuarrentzat nahiz kanpokoentzat, baldintza bakarra jarduera berri hori Ermuko udalerrian kokatzea da. Enpresa proiektu horiek bete beharreko baldintzak ondokoak dira: garatzeko bidean dauden jarduera ekonomikoarekin zerikusia izatea edo eskualdean bete gabeko beharrei erantzutea; bideragarri izateko baldintza tekniko, ekonomiko eta finantzariak betetzea eta enpresa berria izatea.

Epaimahaiak enplegu iturri berrien barne kokatzen diren ideiak lehenetsiko ditu, esate baterako eta beste askoren artean tokiko kultura garatzea eta hondakinak kudeatzea ditugularik. Epaimahaiak jarraituko dituen balorazio-irizpideen artean ondoko hauek daude: ideiaren bideragarritasuna, lanpostuak sortzea eta udalerriaren erronka edo beharrekiko duen egokitasuna edo lotura. Proposamena urriaren 3tik 20ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera bitartean eta goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara, udaletxeko Erregistroan. Ekimen honek Europako Gizarte-Fondoaren babesa jaso du. Argibide gehiagorako jo udal Enplegu eta Eragintza Alorrera edo 943 17 91 51 telefonora deitu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren