Ermuak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzen hasiko da

18.10.05
Euskara

Hizkuntza Politikako Sailordetzak eta Euskararen Alholku Batzordeak lankidetza estuan gauzatu zuten Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzen hasteko lehen urratsak eman ditu Ermuko Udalak. Horretarako harremanetan jarri da Hizkuntza Politikako Sailordetzarekin eta harekin lankidetzan hasi dagoeneko. Halaber, ‘LKS’ aholkularitzaren zerbitzuak ere kontratatu ditu, udalerrian euskaren erabilera normalizatze bidean sakontzeko, ekintzak eta lehentasunak zehaztuko dituen plan estrategikoa egin dezan. Plan estrategiko hori, 2004. urtean euskarak Ermuan zuen egoerari buruzko diagnosiaren jarraipen eta bigarren urratsa izango da, orduan bezalaxe egilea talde berdina izango baita. Oraingo honetan, aurrerago joan eta etorkizunari begiratu nahi zaio eta horretarako, jada, udala lanean da jarduera eremuak, ekintzak eta lehentasunak definitu eta planifikatzeko asmoz.

Aste honetan gizarte eragile ezberdinetako kideekin prestatutako bilerak gauzatzen dihardu LKSko teknikariak, epe motzean eta luzean lortu beharreko helburuak adostu aldera. Bileretara deitzeko eta horietan parte hartzeko eskutitza luzatu zaie gizarte eragile guztiei, eremuaren arabera, bakoitzari toki, egun eta ordu zehatza dagokiolarik, kasuan kasu. Bilerak sei eremutan banatu dira, hain zuzen ere: hezkuntza; administrazioa; euskalduntze-alfabetzatzea; kultura, kirola eta aisialdia; merkataritza, ostalaritza eta enpresa mundua.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko