Atletismoko kirolariek Ermuan eta Eibarren kontzentratuko dira datozen egunetan

28.10.05
Kirolak

Euskadiko Atletismoko Federazioak kirolarien kontzentrazioa antolatu du, Domu Santuko zubirako. Kirolarien kontzentrazioa Ermuan eta Eibarren izango da urriaren 29an, 30ean, 31n eta azaroaren 1ean. Kontzentrazio honetara abiadura, hesi, luzera- eta altuera-jauzi eta jaurtiketa espezialitateetako kirolariak bilduko dira. Jauzi atalean Ermuko Javier Villalobos Santos, Alex Soto Iglesias, Jorge Vega Rueda eta Sergio Campo Pastor kirolariek hartuko dute parte. Halaber, Bidezabal Klubeko kide diren eta Ermuan entrenatzen duten beste lau atletek ere bertan izango dira: Mikel Jiménez Fernández (Galdakao), Vicente Rodríguez Ventoso (Lekeitio), Xabier Presa Abrisqueta (Ugao) eta Fernando Campo Barriosuso (Gasteiz).

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira