Ermuak herriko merkataritza indartzeko xedez plan berezi bat landuko du

02.11.05
Ekonomi Sustapena

Udal honek herriko merkataritza indartzeko helburuaz plan berezi bat lantzeko erabakia hartu berri du. Plan berezi horren bidez politika egokiak garatu nahi dira etorkizunari begira, Ermuko dendak erosleentzat lehiakor eta erakargarriak izan daitezen. Erabaki hori hartu du udalak, zerbitzuen alorrak azken urteetan aldaketa ugari eta sakonak jasan dituelako. Merkataritzako formula berriak eta erosketak egiteko eta kontsumitzeko ohituren aldaketak sektorea berrantolatzeko eta erronka berriei erantzuteko beharra dagoela agerian jarri dute. Ermuko establezimenduek errealitate horretatik kanpo eta isolaturik ezin direnez geratu, sektoreko eragileek helarazitako kezkarekin bat egin eta, merkataritza indartzeko plan berezi hori gauzatzea erabaki da.

Ekimenaren berri luze eta zabal emateko, herriko alkatea Carlos Totorikak bilera bat antolatu du bihar –azaroak 3ko iluntzerako. Bilera udaletxeko atikoan egingo da, gaueko 8etatik aurrera eta bertara deituta daude hirugarren sektoreko dendari, ostalari eta zerbitzu emaileak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik