Herri indigenen eskubideak aldarrikatzeko jardunaldiak

14.11.05
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Elkartasun eta Nazioarteko Kooperazio Kontseiluak jardunaldi batzuk antolatu ditu herri indigenen eskubideak aldarrikatzeko. Jardunaldiok datozen hiru astetan zehar gauzatuko dira eta, aurreikusitako ekintza ugariren artean, ondokoak daude: hitzaldiak, erakusketak, musika eta dantza, zinea, ikus-entzunezkoak, eta abar. Jardunaldiak iragartzeko eta herriari ekimen honen berri emateko kartela eta liburuxka bat argitaratu dira, azken horren ale bat Ermuko etxebizitza guztietara bidali delarik. Antolakuntzan ondoko taldeek hartu dute parte: Egoarbitza, misioetako taldea, Komite Internazionalistak, Caritas, Urko-Punta, Ayuda en Acción, Gurutze Gorria, Huancavelicaren Lagunak eta Herri Sahararrari elkartasuna adierazteko plataforma. Ekimenak udal honen laguntza eta babesa jaso du.

Antolatzaileen helburua herri indigenen errealitatea, historikoa eta gaur egunekoa, ermuarren artean ezagutaraztea da, haiek egun bizi dituzten marjinaltasun, txirotasun eta etnozidio arazoaren inguruan sentsibilizazioa areagotu eta euren eskubideak defendatzeko 5 kontinenteetan zabalik dituzten guden berri ematea.

Mundu osoan zehar banaturik dauden herri indigena guztien biztanleria gutxi gorabehera 350 milioi pertsonakoa da. Horiek guztiak mundu osoaren %6ª izanik eta gure plantetan ditugun 5000 kultura ezberdinen %95 suposatuz. Indigenak lurra planetan okupatzen duten azalera %7 da, baztertuak izan direlako, baina horrela izanda ere, egungo dibersitate biologikoaren lora eta animalien %70 kontserbatu dute.

Egitaraua

Egitaraua atzo hastekoa zen, Kultura Indigenaren jaialdi batekin, baina berori bertan behera geratu zen eguraldi txarrarengatik.

Hilak 17an, ostegunean eta arratsaldeko 6etan, ‘Jarrerak aldatzen, ekitatea sortzen’ dokumentala aurkeztuko da, Emakumearen Topalekuan. Bertan Boliviako hiru ordezkari egongo dira. Egun horretan bertan ere, hilabete honetako zine-klubeko saioei emango zaie hasiera, zeintzuek indigenen zineari dedikatuak egongo diren.

Azaroaren 30ena, ‘Los Ríos’ aldizkariko José Canibe zuzendariak hitzaldia emango du, arratsaldeko 7etatik aurrera, udal liburutegian. Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean, Maya herrien inguruko eta ‘Iximulew’ izeneko erakusketa ikusi ahal izango da, arratsaldeko 6etatik 8etara, liburutegian bertan.

Azkenik, gogorazi azaro eta abenduan zehar herriko ikastetxeetan hainbat ekitaldi gauzatuko direla ikasleekin, herri indigenen errealitatea ezagutu dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan