Gabonetako aisialdietarako izen-ematea zabalik

15.11.05
Euskara

Udal euskara zerbitzuak Gabonetako aisialdi ekintzetako kanpainan izena emateko epea zabaldu berri du. Interesatuek izena eman dezakete datorren azaroaren 23ra bitartean. Izena emateko bi aukera dituzte ikasleak edo, horien ordez, euren gurasoak; bata ikastetxean bertan egitea, Eskolabarri, Sallabente eta San Pelaio ikastegietakoen kasuan eta, bestea, udaletxeko informazio eta erregistroan bideratzea, Anaitasuna ikastola, Ongarai eta Ermutik kanpoko ikastetxeetan dabiltzan ikasleen kasuan. Euskarazko aisialdi ekintza hauek Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2 mailara arteko ikasleentzat antolatzen dira. Izena emateko interesdunek, fitxa bete, osasun identifikazio-txartela erantsi eta ordenantzan ezarritako 22 euroko tasa ordaindu behar dute.

Aurtengo Gabonetako ekintzen egitaraua abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra bitartean gauzatuko da. Egitarauaren zirriborroan, hortaz, behin-behineko oraindik eta alda daitekeena, aurreikusita dagoenez, hainbat txango egingo dituzte umeek, besteak beste, Donostiara patinatzera, Gaztelugatzeko San Juanera, Bilboko Gabonetako Haur parkera, baserri-eskola batera, pailazoen ikuskizun batera eta jolas, kantu eta jaialdiak egitera.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko