San Martin azoka: egun erakargarri eta erreferentzia eskualdearentzat eta herritarrentzat

16.11.05
Kultura eta Gazteria

San Martin azokaren hamaseigarren edizioak espero zitezkeen aurreikuspenik baikorrenak gainditu ditu. Aurtengoan ere, bisitarien kopuruak gora egin du iazkoarekin alderatuz gero, eta giroa herriko bazter guztietara zabaldu zen. Euskal Birusa talde antolatzaileak datozen egunotan balorazio sakonago bat egingo badu ere, azokaren ondoko laugarren egun honetan, taldekideek duten ‘lehen inpresioa positiboa da, azokak aurreikusitako gidoiari jarraitu ziolako’. Piedi Eizagirre koordinatzaileak adierazi digunez, ‘egon badaude hobetzeko hainbat gauza, baina hobekuntza horiek izango dira datozen urtetarako gure erronkak’. Taldearen bozeramaleak aukeraz baliatu zen ‘eskerrak emateko Ermuari eta herritar guztiei beren parte hartze eta inplikazioagatik’. Postu eta txosnen banaketa berriak, lagungarri oso suertatu zen azoka erosoago ikusi ahal izateko eta azokaren gunea bera inguruko kaleetara zabaltzeko. San Martin plazatxoak ere jende ugari bildu zuen, ikastetxe eta artisauen txosnei esker. Bertan giro bikainik ere ez zen falta izan dantzari eta bertsolarien emanaldiei esker, eta hartan antolaturiko ikuskizunengatik. Labur esanda, San Martin azokak leku propioa irabazi duela egutegian bai ermuarrentzat eta baita bailarako herrietatik bisitan datozkigun bizilagun pilarentzat. Plazaren erdian kokatu zen kartoizko txerriak ere makina bat bisita erakarri eta zeresan eragin zituen, ume eta nagusien artean. Obra, Tono Fernandez artista ermuarrarena zen. Mikel Mugerzak urtero lez, Toribio asto-taxia ekarri zuen, umeen eta haien guraso eta familiaren gozamenerako. Hortaz, datorren urtean gehiago.

Saritutako ekoizleak

  • Fruta eta ortuarizak:
    • 1ª. Mila Amillategi, Mallabiko Barrenetxe baserrikoa.
    • 2ª. Alejandro Arrieta, Markinako Xemen Gain baserrikoa).
  • Gaztak:
    • 1ª. Florencio Txurruka, Markinako Barroeta Torre baserrikoa.
    • 2º. Patxi Baskaran, Markinako Santa Marina baserrikoa).
  • Ogiak:
    • 1. Luis Mari Osa, Mallabiko Mañe baserriko. Eztia: Valentín Llona, Zornotzako Urikoa baserrikoa.
    • 2. Jesús Olaizola, Gernikarra. Sagardo eta txakolina: José Antonio Bilbao, Markinako Axpe baserrikoa. Aipamen berezia postua apaintzeagatik: Soledad Buztinzuriaga, Mallabitarra.

Erakusleihoen lehiaketaren barne, saria jaso zuten dendak ondokoak dira: lehena, Mª. Asun lore-denda eta, bigarrena, ‘Birdy’ arropa-denda.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du