Egokitze-lanak Mankomunitateak Torrekuan erabiltzen dituen aldagelatan

21.11.05
Hirigintza

Torrekua plazan dauden eta Debabarrena Mankomunitateak erabiltzen dituen aldagela eta instalazioak egokitzen ari da Ermuko udala. Obra horien bidez instalazioa birgaitu eta hura egokitu nahi da, emakumezko eta gizonezkoek erabili dezaten. Orain egun batzuk hasitako lan horietan aurreikusita daude hainbat gremioen parte hartzea: igeltseroak, iturginak eta pintoreak, batez ere. Lanak bideratzeko herri-lan eta zerbitzuetako bere langileak; INEMaren eta Toki-udalbatzen aurtengo programaren bidez kontratatutakoak eta Ermuko enpresa pribatu batekoak erabiltzen ari da udala. Lokalaren ezkerreko aldean, Torrekua kafetegiaren ondoan, espazio beste modu batera banatuko da. Orain artean egon diren lau komunetatik bi bakarrik utziko dira, langileak aldatzeko zonalde libre bat ipiniko, eta eserleku luze eta dutxak ilaran jarriko. Azkenik takilak ere jarriko dira.

Igeltseroak lan egiten

Eskumako zonaldean, postetxearen ondoan dagoen gelan, emakumezkoen aldagelak prestatuko dira. Espazio hau txikiagoa da eta bertan komuna, dutxa-platera, konketa eta takilak jarriko dira. Espazio bi horietan, hain zuen ere eskailera azpian geratzen den zatian, horma berri bat altxatuko da, gelak saneatu, hezetasunetik babestu eta islatzeko xedez. Lokalak Ermuko udalarenak dira eta Debabarrena Mankomunitateak erabiltzen utzi zizkion, bertan kale-garbiketako makineria eta tresnak gordetzeko eta langileen aldagela eta biltegi gisa erabiltzeko. Hobekuntza lan hori aurtengo INEMaren eta Toki-udalbatzen aurtengo programaren barne dago eta bere egiten du lan-segurtasun batzordeak eginiko iradokizuna.

Lotutako albisteak

Imagen
16.10.26
Diputazio kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak urriaren 19an, astelehenean, hasiko dira

Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Imagen
16.10.26
Ermuko trenbidea seguruago eta irisgarriago egiteko lehen urratsa

Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean