Udal liburutegiak, irakurzaletasuna sustatzeagatik estatuko lehen saria jaso du
Ermuko udal liburutegiak ‘Irakurzaletasuna dinamizatzeko 2005eko kanpainaren’ estatuko lehenengo saria jaso du. Kanpaina deialdia Kultura Ministerioak eta Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioak egin dute elkarrekin. Saria 15.000 euro dira, liburutegiak bibliografia eta liburu gehiago eros ditzan. Gure udal liburutegia aukeratua izan da 50000 mila biztanletik behera estatuan dauden zortziehun udalerriren artean. Lehiaketak haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko udal liburutegiek antolatzen dituzten jarduera eta proiektu onenak saritzen ditu. Aurtengoa lehiaketaren zortzigarren edizioa da, 1998. Urtean hasi baitzen egiten. 2002. urtetik aurrera, lehiaketak Espainiako Coca-cola Fundazioaren laguntza jasotzen du.
Ermuko liburutegiak 2005erako aurkeztu zuen proiektuaren izenburua ‘Imaginazioa eta zoramenaren artean, irakurketa jorratuz” izan zen. Izenburu hori jarri zitzaion Frida Khalo artistaren eta ‘On Kixote’ pertsonaiarengatik, horiek izan baitira protagonista nagusiak aurtengo jarduera eta ekintza ugaritan. Liburutegiak uztailean jardueraz jositako egitaraua aurkeztu zuen, bertan eskaintzen den zerbitzua herritar guztiei hurbiltzeko xedez. Horretarako, irakurtzera animatzeko adin guztientzako jarduera piloa planteatzen zituen, adin eta talde bakoitzaren beharrei egokitutakoak guztiak. Zerbitzua saiatu egiten da urteroko proposamenak berritzen eta herritarrentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak proposatzen eta, baita ere, herriko ikastetxeek proposatzen dituzten eskariei erantzuten.
Irakurzaletasuna bultzatzeko aurtengo programan ohiko bisitaldi gidatuetaz, lehiaketaz, ipuin kontalarietaz, edo gida espezifikoetaz, protagonista nagusi bi izan dira: Frida Khalo artista mexikarra eta Cervantesek idatzitako ‘On Kixote’ eleberriko pertsonaia, bere laugarren mendeurrenean. Pertsonai horiek liburutegiko laur hormak utzi eta herriko hainbat espazioetara irten dira formatu eta modu ezberdinean, arte eta literaturako haien obrak herritarrei hurbildu eta ahal bada, gehiago zabaltzeko.
Aurtengoan Ermuko udal liburutegiak uztartu egin ditu egonkortasunez egiten dituen jarduerak eta beste berriagoak. Horien artean aipatzekoa da, aurten eta estreinakoz, igelesez eta euskarazko ipuin kontalari elebidunak antolatu izan direla, ikasleek duten ezagutza sendotzeko asmoz. Bestalde, pedagogiaren alorrean aurtengo berrikuntza aita-amei zuzendutako ikastaroan, ‘Irakurriz, pertsona moduan hasiz’ lelopean, eta ‘maleta bidaiariak’ deritzan ekimenean egon da. Azken hori, ikastetxeetara liburuz beteriko poltsak bidaltzean datza.
Frida Khalori buruzko jarduera otsailetik martxora bitartean gauzatu zen, eskualdeko beste bi liburutegirekin lankidetzan. Antolatutako ekintzen artean ondokoak zeuden: erakusketa eta hura ikusteko bisitaldi gidatuak, irakurketa gida argitaratzea, autorretratuen tailerra, Mexikoko jolas eta bestien tailerra haurrentzat, bertako sukaldaritza eta bideo-foroa. Horiek guztiak ikastetxeekin, pintura eskolarekin, Emakumearen Topagunearekin, Euskara zerbitzuarekin eta Munduko Emakumeen Elkartearekin elkarlanean gauzatu ziren.
‘Mantxako Kixote’ liburuaren laugarren mendeurrena ospatzeko jarduera eskaintza zabala diseinatu da, urritik abendura bitartean gauzatzen ari dena. Antolatutako ekintzen artean ondokoak izan ditugu: argazki-lehiaketa, irakurketa gida, galdera-erantzunen lehiaketa, Kixoteren garaiko janari-dastatzea, entzumena, eta idazleekin topaketak, obra unibertsal hori gazteengan ezagunago egiteko asmoz.
Lotutako albisteak

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere