Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

28.10.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat

Udal Liburutegiak haurrentzako txotxongilo tailerra antolatu du, jolasa, sormena eta garapen pertsonala uztartuko dituena. Tailer hau jarduera sortzailea baino gehiago izango da; jolasaren eta eskuzko lanaren bidez irudimena, adierazpena, diseinua eta ezagutzak bereganatzen lagunduko duen hezkuntza-tresna izango baita. Tailer honetan txotxongiloak egiteko dauden teknikak aztertuko dira: behatza, makilatxoa, galtzerdia eta papera. Gainera, ipuinetan oinarrituta banakako txotxongiloak prestatuko dituzte, parte hartzen duten haurrek antzerki-jokoetan edo beren istorioak antzezteko erabili ahal izango dituztenak.

Material guztiak liburutegiak emango ditu eta ez da beharrezkoa familiek ezer gehiago ekartzea.

Jarduera 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat da. Lau astearte jarraian izango da, 17:30etatik 18:30etara, liburutegiko hirugarren solairuan. Data zehatzak hauek dira: azaroaren 18an eta 25ean eta abenduaren 2an eta 9an.

Plazak mugatuak dira. Izena ematea doakoa da eta, plaza lortuz gero, lau saioetara joateko konpromisoa dakar. Izen-emateak azaroaren 13ra arte formalizatu daiteke, honako agiriaren bidez.

Izena emateko plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek eta izena ematen duten tailerraren aurreko edizioan parte hartu ez dutenek. Onartutakoen zerrenda azaroaren 14an argitaratuko da udalaren webguneko iragarki-oholean, eta posta elektronikoz bidaliko zaie izena eman duten guztiei.

Bi saioetara ez joateak plaza galtzea ekarriko du, itxarote-zerrendan daudenen mesedetan. Gainera, parte hartzeko konpromisoa betetzen ez dutenak zuzenean erreserba-zerrendara pasatuko dira liburutegiak antolatutako hurrengo jardueran izena emanez gero, pertsona interesdunak gehiago direnean plazak baino.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak