Abeletxeko BOE etxebizitzen zozketako behin-behineko emaitzen aurrerapena

29.11.05
Hirigintza

Ikusmin handi egon da gaur 12:00etan BOE motako etxebizitzak zozketatzeko udalak antolatutako ekitaldian. Ehunka pertsona bildu da udal kiroldegian zozketa zuzenean jarraitu ahal izateko, San Pelaioko etxebizitzen zozketan bezala. Jendetza ugari ezin egontasunez eta isil-isilik zain egon da beren zenbakidun bola irtengo ote zen edo hurrengo zozketara bitartean itxaron beharko zuten. Aurreko zozketan gertatu bezala, behartutako askok komentatu du, salbuespenak salbuespen, poza eta euforia adierazpenik ez dela izan esleinpendunen artean. Ermuarrak oso zuhurrak direla agertu dute, hala aukeratutakoak nola hurrengo batera itxaron beharko dutenen artean.

Hedabide honetan ematen dugun behin-behineko zerrenda, zozketako emaitza ofizialen aurrerapena da, datozen egunotan xehetasun eta zabaltasun gehiagoz informazioa emango baitugu. Zozketa puntualtasunez hasi da eguerdia pasa ondoren. Mahian ondoko hauek egon dira: Rafael María Ortiz Montero, Ermuko notarioa; Carlos Totorika, alkatea; Félix Prol, hirigintza alorreko zinegotzia eta, Juan Carlos Abascal, PROMOSA sozietateko teknikaria. Prozesuaren inguruko azalpenak eman ondoren ekitaldia hasi da, minusbaliatuentzako etxebizitzetatik hasiz. Horretarako, “bombos.com” enpresako langileek zenbakidun bolak sartu dituzte bonboetan. Lehenengo ontzitik etxebizitzen zenbakiak atera dira eta bigarrenetik, zorioneko esleipèndunei zegokienak. Lehenengo zati hori amaitu eta gero, bigarrenari ekin zaio 97 etxebizitza estandarrak esleitu bitartean. Amaitu aurretik, ordezkoen zerrendetarako zenbakiak eta atera dira. Bertaratutako ermuarrek mahaiaren ezker eta eskuman jarritako bi pantaila handiren bitartez jarraitu ahal izan dute zozketaren emaitzak.

Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztietako hainbat zinegotziek ere ekimena ikusi eta jarraitzeko bertan izan dira.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan