Udalak Betiondoko partzelak enkante bidez esleituko ditu
Betiondo birpartzelatzeko proiektutik eratorri zaizkion lur-zatiak enkantera aterako ditu Ermuko Udalak. Dagoeneko, garatuta ditu Plan Partziala, eta zonaldea urbanizatzeko eta birpartzelatzeko proiektuak. Beraz, birpartzelazioaren emaitza erregistroan inskribatzea besterik ez da falta. Hori horrela, Udal honek ehuneko hamarreko probetxamenduaren kontura dagozkion partzelak enkante bidez esleitzeko erabakia hartu du.
Partzelak hiru eta libreak dira, ez baitute urbanizazio kargarik. Partzela bik tamaina ezberdina dute eta familia bakarreko etxebizitzak eraikitzeko izango dira. Hirugarrenaren kasuan, Udalak azaleraren %75 du eta bertan lau etxebizitza adosatu egiteko erabili behar da. Familia bakarrerako partzeletan erosleek etorkizunean etxebizitza eraikitzeko gastuei besterik ez diete aurre egin beharko. Etxe adosatuen partzelan, erosleek jabetzaren beste %25 duenarekin ados jarri eta lau etxebizitza eraiki ahal izango dituzte, kasu honetan ere eraikuntza gastuei bakarrik aurre eginez.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean