‘Berba lagun’ egitasmoak berrogeita hamar bat pertsona bilduko ditu aurten

09.12.05
Euskara

Berrogeita hamar bat pertsonek eman dute izena izena aurtengo ikasturteko ‘Berba lagun’ egitasmoan parte hartzeko. Euskaldun zahar eta berriak bildu eta azken hauei euskara hutsean mintzatzeko aukera ematea xede duen egitasmo honek, aurtengoan ere ermuarrengan interesa piztu eta horien babesa jaso du. ‘Berba Lagun’ egitasmoa herriko euskaltegiena da; ‘Kaltxango AEK’ eta udal Euskaltegiarena hain zuzen ere. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Ermuko udal honen babesa du. Hortaz, berrogeita hamar biztanlek jardungo dute euskaraz mintzatzeko talde horietan, zeintzuek astean behin eta, gutxienez, ordu betez euskaraz bizitzeko eta hitz egiteko aukera izango duten. Parte hartzaileen interes eta zaletasunei erreparatuz gero, eratu izan diren sei taldeek ondoko egun eta orduetan bilduko dira:

  • Asteartetan bi talde: arratsaldeko 4etan eta 7etan.
  • Ostegunetan talde 1: arratsaldeko 5etan.
  • Ostiraletan hiru talde: goizeko 10etan eta, arratsaldeko 3retan eta 7 t''erdietan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin