-Eguberrirako irakurketa gida- originala

05.01.06
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak eguberri eta urte berri oporretara begira irakurketarako gida original bat kaleratu du. Argitalpena Gabon zuhaitz bat da, koloretakoa eta irudiaren neurrira moztu edo trokelaturik dagoena. Honen barnean, irakurtzeko edo oparitzeko 32 liburu gomendatzen dira. Gidan orotariko proposamen eta generoak jasotzen dira, heldu, gazte eta umeentzat, bakoitzaren adinaren arabera sailkaturik. Gida apaingarri gisa ere erabil daiteke, diseinuaren arabera moztu eta nonbait jarri edo itsastea ahalbidetzen duelako. Gidaren 2500 ale argitaratu dira, herriko ikastetxeetan, Emakumearen topalekuan, kultura alorrean, liburutegian eta herrian zehar bertan banatuko direnak. Aleren bat eskuratu nahi duenak, liburutegitik bertatik pasa daiteke eta bertan eskatu.

Gida oso orekatua da; gomendatzen direnetatik kopuru bera baitute euskaraz eta gazteleraz idatzitako aleak eta baita emakume eta gizonezko autoreek idatzitako tituluenak ere. Gomendatutako liburuetatik, hainbat tituluk laburpen txiki bat ere badaramate, irakurleari sakonkiago aholkatzeko asmoz. Kasurik gehienetan, gomendatzen diren tituluek literatura sariren bat jaso izan dute edo, aipamena merezi dute batik bat gazteen atalean, originaltasuna edo ilustrazioen kalitatearengatik. Gida honen helburu nagusia irakurlea orientatzea da, oporretan irakurketarekin gozatzeko aprobetxatzen duten irakurleei aukeratzen laguntzea eta, azken batean, irakur zaletasuna bera sustatzea.

Barruko aldea, irakurtzeko liburu gomendatuekin.

Gidan bildutakoen artean aipatzekoan dira ondoko hauek adin tarteka: irakutzen ez dakiten gaztetxoenentzat ““Amatxo, zergatik? (Guido van Geechte) eta “Te quiero ratoncita” (Caroline Anstey). 6 urtetik aurrerakoentzat “La suerte de Ozu” (Claudia Rueda) eta “Kamile ametsetan”; eta 8 urtetik aurrerakoentzat “Joxe Panpin, jostailu saltzaile fin” (Juan Kruz Igerabide) eta “Papelitos” (Cristina Ramos). 10 urtekoentzat y “Haurrentzako euskal poesiaren antologia“ (Miren Billelabeitia y Jon Kortazar) eta “Jara bikiak eta bikoteak” (Jasone Osoro). 14 urtetik gorako nerabeentzat ““El amuleto” (Simone van der Vlugt) eta, azkenik, helduentzat: “Neguko zirkua” (Harkaitz Cano) eta “Estaciones de paso” (Almudena Grandes).

Gidaren 2500 ale argitaratu dira koloretan, herriko ikastetxeetan, Emakumearen topalekuan, kultura alorrean, liburutegian eta herrian zehar bertan banatuko direnak. Gidan jasotako liburuak, lehentasunezko lekuetan jarrita daude liburutegian dira eskura eduki eta erraz aurkitu ahal izateko. Bestalde, aipatzekoa da, irakurleek liburu horiek irakurri nahi izatekotan aleak erreserbatu ahal izango dituztela interneten bidez, ondorengo web-guneko helbidean: www.euskadi.net/katalogobateratua/.

Gabonetako irakurketa-gida 2005

Lotutako albisteak

Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere