Emakumearen Topaguneak proposamen ugari egin ditu hiruhilabeterako
Emakumearen Topaguneak iragarri berri ditu datozen hiruhilabeterako prestatu dituen jarduera eta ikastaroen bilduma. Formaziorako gune eta emakumeentzako jabekuntza eskolaren barne hainbat ikastaro eta tailer eskaintzen dira, iraupen eta eduki ezberdinekoak. Horien artean, aipatzekoa da 8 ordutan landuko den “autodefentsa ikastaroa’ deritzana. Ikastaroaren aurkezpenean esaten denez “emakumeenganako indarkeriaren arrazoiak aztertzea, eraso sexualen aurrean defendatzen ikastea eta erasotzen gaituztenean nola aurre egin ikastaro honen helburuetako batzuk dira”.
Azter eszenikoak eta musika bere ere protagonistak izanen dira, proposamen berri bi luzatzen baititu programak. Gai horren inguruan bi tailer prestatu dira. Lehena, “klown tailerra. Izango da, “inhibiziorik gabe sentimenduak adierazten ikasteko”. Bigarrena, emakume gazteei zuzentzen zaien tailerra, disko jartzaile gisa jarduten ikasteko. Ikastaroa, bi larunbatetan egingo da, goiz eta arratsaldez. Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Ikastaro horietan parte hartzen duten emakume unibertsitarioek kredituak eskuratuko dituzte. Azkenik, munduko emakume literatura ere jorratuko da 24 orduko beste tailer baten; genero eta garapenerako 15 orduko ikastaro ere izanen da eta, bukatzeko, mintegi bat, non feminismoaren begiradak titulua darama.
Hiruhilabeteko honetarako proposamenen artean ere, Pasaiaoarra bisitatzeko kultur txangoa aurreikusten da, apirilaren 1ean, egingo dena. Jarduera horietan parte hartzeko izena eman eta inskripzioa ordaindu behar dira. Kaleratu den programan beste hainbat proposamen ere jasotzen dira, besteak beste, hitzaldiak, zine emanaldiak, erakusketak, eta abar… Azken hauek dohainekoak izango dira eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Argibide gehiago jaso dezakezue udalaren web gunean, gizarte ekintza atalean eta honen barne emakumezkoen aukera berdintasunari zuzendua epigrafearen barne. Halaber, 943 17 10 30 telefonoan edo Emakumearen Topalekuaren egoitzan bertan.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan