Ermuak -Berdinsarea- ekimenari atxikituko zaio

26.01.06
Erakundea

Ermuak bat egingo du berdintasunaren eta emakumeenganako biolentziaren kontra lan egiteko konpromisoa agertu eta ‘Berdinsarea’ izeneko ekimena martxan jarri duten udalerriekin. EUDEL, Euskadiko udalerrien elkarteak, eta Emakunde, Emakumearen Euskal Institutua, dira ekimen horren bultzatzaile nagusiak. Udal hau atxikimenduaren alde agertu da, aste honetan bertan. Udalbatzako kideek, asteleheneko Gai orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen informazio batzordean, proposamena jorratu zuten eta bozketan PSE-EE-PSOE eta EAJ-PNV taldeetako zinegotziek alde agertu ziren. PP taldean lau zinegotzitik hiruk adierazi zuten bere adostasuna. IU-EB taldeko ordezkaria ez zen bileran egon.

Berdinsarearen helburua administrazio lokalek kudeatutako berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako biolentziaren gaineko zerbitzu eta programak bultzatu, indartu, koordinatu eta ebaluatzea izango da. Hala, ekiteko eta ebaluatzeko irizpideak definituko dituzte maila guztietako ekintza publikotan erabiltzeko eta aldi berean, sarearen bitartez herri eta goi mailako entitateen artean harreman indartzeko balioko du.

Udal hau bat dator atxikimendu agirian jasotakoarekin, emakumeenganako biolentziari aurre egiteko prebentzioa eta erakundeetatik horri ematen zaion erantzuna hobetu behar direla uste baitu. Horretarako, erantzun oso eta koordinatua behar dela uste du udal honek, herritarrengandik hurbilen gauden administrazioa izatean zeregin garrantzitsua joka baitezakegu udalok.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako