Herriko zezen zaleen elkartearen urteurrena
Ermuko ‘Rui Bento Vasquez’ zezen zaleen elkarteak bere hogeita batgarren urteurrena ospatuko du asteburu honetan zehar. Horretarako gaurtik hasi eta igandera bitartean hainbat ekitaldi biltzen dituen programa garatuko dute, urteroko asanbladarekin bat eginez. Programari gaur emango zaio hasiera, zezenei buruz hitz egiteko udaletxeko Osokoaren Bilera aretoan, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, egingo den hitzaldi batekin. ‘Zezenak Amerikan’ titulupean berbetan jardungo du Antonio Picamils Ruíz, idazle, zezenketa kritiko, enpresari eta apoderatu donostiarrak. Honekin batera ‘Tolosaro’ enpresako ordezkari eta ‘El melli’ goitizenez ezaguna den Alfontso, egongo da. Udalaren izenean eta ordez, José Luis Clemente alkateordea egongo da bertan.
Hitzaldiaren ondoren elkarteko kideek herriko jatetxe batean afalduko dute. Afari horretan elkartearen sorretatik izena eman eta hogei urtez lanean jardun duten bazkide talde bat omenduko da. Horietako askok zuzendaritza batzordean jardun izan dute lanean denbora horretan. Omenaldia jasoko dutenek ondokoak dira, Alejandro Egido, presidenteordeak; José Villoria, idazkariak; Atanasio López, diruzainak, eta Rogelio Rodríguez eta Aureliano Bogajo, bokalak. Elkarteak hildako bazkideen oroimenez meza bat atera du bihar arratsalderako. Meza Santiago Apostoluaren elizan izanen da arratsaldeko 7etan.
Igandean amaiera emango zaio programari, eguerdiko 12etan Gaztela eta Leoneko elkartearen egoitzan egingo den asanbladaren ondoren. Eguneko gai-zerrendaren arabera, ondokoak dira aztertuko diren gaiak: 2005ean eginiko jardueren laburpena, diru kontuen egoera, bazkideen alta eta bajak, eta elkarteko presidentea hautatzea. Kargurako ez da inor aurkeztu eta erreleborik ez egotean, berriz ere, Luis María López enpresaria aurkezten da, hasiera hasieratik elkarteko sortzaile eta bultzatzailea dena. Bilera eskari-galderen atalarekin amaitutzat emango da. Ondoren luncha egingo da. Ermuko zezen zaleen elkarteak gaur egun kuota ordaintzen duten 214 bazkide ditu guztira.
Lotutako albisteak

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko